Yosemite Parke Nazionala

Yosemite Parke Nazionala San Frantzisko hiritik 320 km ekialderago dagoen parke nazional bat da, Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatukoa.

Parkeak 3.081 km² inguru dauzka, eta Sierra Nevadako mendikatearen ekialdeko magalean. Urtero 3 milioi lagunek baino gehiagok bisitatu ohi dute, eta haietako gehienak Yosemite haraneko zatian baizik ez dira ibiltzen. 1984an parkea gizateriaren ondare izendatu zuten, eta nazioartean ongi irabazia du ospea, bere granitozko amildegiengatik, ur-jauziengatik, kristalantzeko ibaiengatik, sekuoia erraldoizko basoengatik eta aniztasun biologiko handiarengatik (parkeko eremuaren % 95 inguru gune basati izendatua dago). Estatu Batuetako gobernu federalak ezarri zuen lehendabiziko parke nazionala izan zen, eta hainbat pertsonaren lanarekin (hala nola John Muir) parke nazionalen ideia garatzeko eredu nabarmen bilakatu zen.

Yosemite Sierra Nevadako habitat edo bizileku handi eta zatikatuenetakoa da, eta landare nahiz animalia aniztasun handia du. Parkea itsas mailatik 600-4000 metro bitarteko garaieran dago, eta bost landaredi eremu nagusi ditu: haritzen basogunea, behe-mendiko landaredia, goi-mendiko landaredia, landaredi behe-alpinoa eta landaredi alpinoa. Kalifornian dauden 7.000 landare espezieetatik % 50 bizi dira Sierra Nevadan, eta % 20 baino gehiago Yosemite parkearen barnean.

Geologiaren aldetik, granitozko arrokak dira eta arroka zaharragoen arrastoak ditu bereizgarri. Orain dela 10 milioi urte inguru, Sierra Nevadak goratu egin zen, eta ondoren alborantz mugitu. Halaxe eratu ziren mendebaldeko magal leun samarrak eta ekialdeko magal malkartsuagoak. Goratzeak ibai eta erreken isurien malda handitu zuen, eta ondorioz haitzarte mehar eta sakonak eratu ziren. Duela gutxi gorabehera milioi bat urte, elurra eta izotza metatu ziren, eta halaxe zelai alpino garaienetan glaziarrak sortu ziren. Glaziar haiek 1.200 metro lodi izatera iritsi ziren, eta maldan behera behera zorua higatu zuten. Halaxe, U itxurako haranak ebaki eta landu zituzten. Gaur egun bisitari kopuru handia etortzen da, U itxurako haranek eratutako paisaia ederra ikustera.

Geografia

Parkea Kaliforniako Sierra Nevada mendikatearen erdialdean dago. Autoz San Frantziskotik bertako aparkalekura 3,5 orduan hel daiteke, Los Angelesetik 6 orduan eta San Bernardinotik 7 orduan. Yosemite gune birjin edo basatiez inguratua dago: hego-ekialdean Ansel Adams, ipar-ekialdean Hoover eta iparraldean Emigrant.

Parkea 3.081 km² luze-zabal da eta Rhode Island gunetik gertu dago, azken honek milaka laku eta urmael ditu, oinezkoentzako 1300 km bidezidor eta 560 km bide. Federalki basati eta eszeniko izendatutako bi ibai, Merced eta Tuolumne, Yosemiteko mugetan jaiotzen dira eta mendebaldeko noranzkoa hartzen dute Kaliforniako Central Valley haranean dagoen Sierrako oinetaraino. Urteko bisitariak 3,5 milioi baino gehiago dira, horietako gehienak 7 km² dituen Yosemite Haraneko gunean ibili ohi dira.

Arrokak eta higadura

Yosemiteko arroka eraketa ia gehienak Sierra Nevadako batolito arroka granitikozkoak dira. Parkeko %5 inguruan (ekialdean, Mount Dana menditik hurbil) arroka bolkaniko eta sedimentuen metamorfositik datozen eraketak daude. Arroka horiek terraza zintzilikariak izena jasotzen duten, behin batez azpialdeko granitozko arroken terraza izan baitziren.

Hainbat motatako gorapenek eta haustura sistemek jasandako higadura da gaur egun ikus litezkeen haran, haitzarte, mendi bizkar eta beste zenbait ezaugarrien sorkuntzaren arduraduna. Haustura eta loturen arteko banaketa zabala da, batez ere granitoan eta arroketan dagoen silizio dioxidoarengatik.

Zutoin eta zutabeak, Washington Column eta Lost Arrow zutabeak esate baterako, gurutzatutako loturez sortuak izan ziren. Lotura hauek jasandako higadura haran eta haitzarteen sorkuntzaren arduraduna izan da. Azken miloi urteetan higatzaileena izan den indar bakarra glaziar handiak izan dira, hauek ibai arroek sortutako V tankerako haranen itxura glaziar eraketako U itxurako haitzartetara aldatu dituzte.

Ezaugarri ospetsuenak

Yosemite Harana parkegune guztiko ehuneko bata besterik ez da baina halere bisitariak iritsi eta egoten diren gune nagusiena da. El Capitan (Kapitaina) haran guztiaren gainetik agertzen den granitozko harkaitz erraldoia da, mundu guztiko harri eskalada zaleen helburu gutiziatu eta ospetsuenetako bat da, hainbat zailtasun mailatako eskalada bideak urte osoz irekita egoten baitira. Sentinel Rock eta Half Dome granitozko domoak hurrenez hurren haranaren barrenetik hasita 900 eta 1.450 metroko garaietara ailegatzen dira.

Yosemiteko lur eremu garaiek gune ederrak dituzte, hala nola Tuolumne Meadows, Dana Meadows, Clark Range, Cathedral Range eta Kuna Crest. Sierra eta Pacific Crest Trail mendi bizkarrak Yosemiten barneratzen dira, haien gailurrak harkaitz metamorfiko gorrizkoak, adibide gisa Mount Dana eta Mount Gibbs, edota granitozkoak dira, Mount Conness bezala. Parke Nazionalaren tontorrik garaiena Mount Lyell da.

Parkeak sekuoia erraldoiez (Sequoiadendron giganteum) beteriko hiru baso edo zuhaizti ditu; Mariposa Grove (200 zuhaitz), Tuolumne Grove (25 zuhaitz) eta Merced Grove (20 zuhaitz). Sekuoia zuhaitzek beste motatako edozein zuhaitzek baino bolumen handiagoak izaten dituzte, sekulako garaiera eta biziraupen ikaragarriak lortuz. Izotz Aroa hasi aurretik zuhaitz hauek ziren denetan hedatu eta ugarienak.

Izotza eta ura

Sierran Nevadan jaiotzen diren Tuolumne eta Merced ibaiek 900 eta 1200 metro bitarteko sakonera duten haitzarteak sortzen dituzte. Tuolumne ibaiak parkeko iparraldean dagoen 1.760 km² inguruko azalera duen gunea drainatzen du; Merced ibaia parkearen hego-ekialdeko gailurretan sortzen da, nagusiki Catedral eta Clark mendikateetan.

Prozesu hidrikoak (glaziazioa, uholdea eta ibaiaren eragina barne) parkeko paisaien sorkuntzaren funtsezkoak izan dira. Leku honek 3.200 laku ditu eta 2.700 km erreka.

Hezeguneak haranaren behealdean daude eta orokorrean noizbehinkako uholde eta lurpeko ur mugimenduen bitartez erreka eta lakuetara hidrologikoki loturik daude. Larreetako bizileku edo habitatak 900 eta 3.500 metro arteko garaieran banatuta daude eta hezeguneak dira oro har.

Ur-jauziak egon daitezen zilegitzen dituzten harkaitz egitura ugari daude, bereziki elurra urtzen deneko apirila, maiatza eta ekaineko hilabeteetan. Bere 782 metroekin Yosemiteko Ur-Jauzia Ipar Ameriketako garaiena da eta munduko hirugarrena. Haran bertsuan Ribbon ur-jauzia dago, eta nahiz eta aurrekoak baino ur emari apalagoa eduki parkeko jauzi bertikal garaiena da (492 m).

Parkean aurkitu ditzakegun glaziarrak erlatiboki txikiak dira eta ia beti itzalpean dauden guneetan daude. Bere 65 hektarearekin Lyell glaziarra Sierra Nevadako handiena da. Yosemiteko glaziarretako bat bera ere ez da lekuaren paisaiako formazioan arduradun izan ziren Glaziazio Arokoen osteratzetakoa. Hauek glaziazio handiaren urtze ondorengo ataletako batean osatu ziren. Berokuntza globalak mundu osoko glaziarren neurri eta kopurua murriztu du. Yosemiteko glaziar asko desagertu egin dira, John Muirrek 1871an aurkitu eta gune hartako glaziarren jatorriaren bere teoria indartu zuen Mercedeko Glaziarra barne, eta oraindik gelditzen diren askok dagoeneko beren azaleraren %75 galdu dute.

Klima

Parkeak klima mediterraneoa du. Beraz, eurite garaia negu leunean izan ohi da, eta gainerako urtaroak nahiko lehorrak izaten dira (udako hilabete beroenetan euriteak %3koak baino eskasagoak izaten dira). Euri-jasak 2.400 metro inguru arte lurraldearen garaieraren handitzearekin bat gehitzen dira, handik aurrera eta goi gailurretaraino murriztuz doazelarik. Euri kopurua 1.200 metro garaierako 915 mm-tik 2.600 metro garaierako 1200 mm-tarako bitartean egon ohi da. Elurra berriz azaroko hilabete arte lurrean ez da mamitzen baina negu osoan pilatu eta martxoaren amaiera edo apirilaren hasiera arte bertan dirau.

Lurraldearen garaiera gorantz doan heinean tenperatura jaitsi egiten da. Yosemite Ozeano Baretik 160 km eskasetara dagoenez muturreko tenperaturak moderatuak izaten dira. Udaldean Californiako kostaldean kokatzen den gune antizikloniko batek Sierra Nevada aire masez hornitzen du, honela Yosemiteko eremuak haize leor eta garbi batez gozatu ahal dezake.

Eguneroko tenperatura 2.600 m-ko garaiera duen Tuolumne Meadowsko gunean -3,9 eta 11,5 °C artean egon ohi da. Wawomatik hurbil dagoen hegoaldeko sarreran (1.887 m-ko garaierarekin) tenperaturaren batez bestekoa 2,2tik 19,4 °C-rakoa da. 2.440 metro baino gehiagoko garaiera duten guneetan udaldeko ekaitzek urtaro honetan ohikoak diren tenperatura bero eta lehorrak arindu egiten ditu. Landaredi idor, hezetasun baxua eta ekaitz elektrikoetan sortzen diren tximistek maizko suteak sortzen dituzte.

Glacier Point eta Half Domeko ikuspegia

Historia

Ahwahneechee indiarrak eta Mariposako Gerra

Arkeologia aurkikuntzek diotenez, Yosemite harana gizakien bizileku izan da 3.000 bat urtez; hala ere, lehenengo bisitariak beharbada duela 8.000 – 10.000 urte iritsiko ziren. Bertako biztanleak ahwahneechee zeritzoten beren buruari, hau da, «Ahwahneeko biztanleak».

XIX. mendean izandako Kaliforniako Urrearen Sukarrak jende zuriaren presentzia nabarmen areagotu zuen. 1851. urtean, Mariposako Gerran, Estatu Batuetako Gudarosteko maiorra zen Jim Savagek bere Mariposa Batailoia Yosemite haranaren mendebaldera gidatu zuen, Chief Tenaya buruzagiaren agintepean zeuden 200 ahwahneecheen taldea harrapatzeko asmoz. Batailoi haren barneraldia izan zen gizon zuriak haran hartan eginiko lehendabiziko sartze egiaztatua. Savagen talde erasotzaile hartako kide zen Lafayette Bunnell, konpainiako sendagilea, eta geroago haran horrek beregan piztu zituen zirrara edo eraginak idatziko zituen bere The Discovery of the Yosemite liburuan. Bunnell izan bide zen Tenaya Buruzagiarekin izan zituen elkarrizketetaz baliatuz haranaren izena eta aipamen idatzia jaso zuen lehena. Bunellek idatzi zuenez, Tenaya Buruzagia Ah-wah-nee-ko Pai-Ute koloniaren fundatzailea zen. Miwoks indiarrek (bai eta kolono zuri gehienek ere) ahwahneechee taldekoak bereziki oldarkor eta arriskutsutzat zeuzkaten, eta euren arteko mugen inguruko borrokaldiak ugariak izaten ziren. Yosemite hitza miwork hizkuntzako yohhe'meti izenenetik dator, eta «hiltzaileak dira» esan nahi du. Batailoiko kideen gutun eta artikuluek harana eta haren inguruneko eremuaren berehalako ospe eta entzutea piztu zituzten.

Tenaya eta gainerako ahwahneecheetarrak berehalakoan atzeman zituzten, eta haien herrixkak erabat suntsitu; Fresnotik hurbil dagoen indiar erreserbara mugitzera behartu zituzten. Geroago ahwahneecheetar batzuei haranera itzultzea baimendu zitzaien, baina 1852ko udaberrian zortzi urre meatzariren aurkako erasoaldiaren ostean indiar haiek arazoak izan zituzten. Talde hark ekialdean dagoen Mono Lakera ihes egin zuen, eta hango mono tribukoen artean babestu ziren; baina beren babesleen zaldi batzuk lapurtu ondoren 1853an mono paiute tribukoek ahwahneecheetarrei arrastoa jarraitu zioten, eta hil egin zituzten. Eraso hartan Tenaya Buruzagia hil zuten. Bizirik atera zirenak Mono Lakera itzuli ziren, eta han Mono Lakeko paiute tribuarekin nahasi ziren. Gaur egun kokagune horretan berreraikitako Indian Village of Ahwahnee herrixka dago, Yosemiteko Museoaren atzealdean.

Lehendabiziko turistak

1855an James Mason Hutchings abenturazale lehiatsuak, Thomas Ayres margolariak eta beste bi abenturazalek barneraldi bat egin zuten eremu honetan, honela haraneko lehendabiziko turistak bilakatu zirelarik. Hutchingsek bizipen honi buruzko artikulu eta liburu ugari idatzi zituen eta gerora baita gune honetara zenbait txango egin ere. Ayresen margoak bertako zenbait kokaleku eta paisaien lehendabiziko irudiak izan ziren. Charles Leander Weed argazkilariak berriz 1859an Haranaren lehendabiziko argazkia egin zuen. Beranduagoko argazkilarien artean Ansel Adams dago.

Orain parkearen hego-mendebaldeko zati den Wawona lehen indiarren akanpalekua zen. 1857an Galen Clark kolonoak Wanonan dagoen Mariposa Groveko Giant Sequoia deskubritu zuen. Etxola soil batzuk eraiki ziren, bai eta eremu honetara etortzeko zenbait bide. 1879an Groveko gunea bisitatu nahi zuten turistei zerbitzu bat eskaintzeko asmoz Wawona Hotel ostatua eraiki zen. Turismoa handituz zihoan arabera bide eta hotelak ere gehitzen joan ziren.

Yosemite Grant

Eremu honek pizten zituen irrika eta interes komertzialak zirela eta, zenbait hiritar nabarmenek, hala nola Galen Clarkek eta John Conness senatariak, gunea babestearen alde egin zuten. 1864ko Ekainaren 30an Parkea sortzeko lege proiektuak Estatu Batuetako Kongresuaren onarpena eta Abraham Lincoln Presidentearen sinadura jaso zituen: honela Yosemite Grant eremua sortu zen. Hau izango zen AEBetako Gobernu Federalak babesgune eta gozamen publikorako etorkizuneko parkea sortzeko lehendabiziko hurratsa, eta era berean ekintza hau izango zen 1872an munduko lehen parke naturala zen Yellowstoneko Parke Nazionala sortzeko oinarritzat hartu zen aurrekaria. Yosemite Valley eta Mariposa Grove kokaguneak Kaliforniako herriari Estatu Parke gisa laga zitzaizkion eta bi urte beranduago komisari kontseilu bat izendatua izan zen.

Kontseiluak Galen Clark izendatu zuen Yosemite Granteko lehendabiziko zaintzaile, baina ez Clarkek eta ez Kontseiluak (Hutchings barne zelarik) ez zuten Homestead Act delakoa eragozteko gaitasunik izan (lege berri haren bidez Estatu Batuetako gobernuak herrialde hartako zenbait gunetako lurralde zatiak kolonei eskaintzen zizkien). Lege hau ez zen 1875. urte aurretik argitaratu gabe egon zen eta ordurako eremu honetan kolonei eskainiriko lur sailak jadanik ezeztatu edo baliogabetuak zeuden. 1880an Clark eta orduan agintean zeuden komisarioak kaleratuak izan ziren, euren ordez Hutchings bilakatu zen parke zaintzaile berria.

Parkearen lehendabiziko hastapen urteetan turistentzako sarbideak eta Yosemite Haraneko bizi baldintzak hobetzeari ekin zitzaion. Turismoa modu nabarmenean handitu zen ziren. 1869an First Transcontinental Railroad trenbidea erabat amaitu ostean turismoa modu nabarmenean handitu zen baina halere Yosemiteko eremura joateko zaldiz egin behar zen ibilaldia oraindik deserosoa eta atzeraka botatzen zuen horietakoa zen. 1870. hamarkada erdialdera Haranera ailegatzen ziren bisitari kopuru gero eta handiagoari erantzun egokia eman nahian hiru zaldi gurdi edo diligentzia eraiki ziren.

Jaiotzez eskoziarra zen John Muirrek eremu hau ospetsu bilakatuko zuten artikuluak idatzi zituen, eta ondorioz berehala Yosemiteri buruzko interes zientifikoak gorantz egin zuen. Muir izan zen Yosemiteko Lur Eraketak Glaziar Alpino Handien ondorioz sortu zirelako teoria aipatu zuen lehendabizikoa, era berean Josiah Whitney eta beste zenbait zientzialariren etorrera saihestu zuen, Whitneyk Muir amateurtzat hartzen baitzuen. Muirrek eremu honetako biologiari buruzko artikuluak idatzi zituen.

Gunea babesteko ahaleginen areagotzea

Yosemite Haraneko larre eta zelaiak abereentzako bazka gisa erabiltzeko gehiegizko ustiaketak (bereziki ardiak), sekuoia erraldoiaren mozketak eta beste zenbait kaltek Muir babes gehiagoren aldeko jarrera hartzera bultzarazi zuten. John Muirrek bisitari edo gonbidatu nabarmen ugari konbentzitu zituen eremua babes federalpean jartzeko garrantziaren aldeko apustua egin zezaten; hauetako gonbidatu bat Century Magazine aldizkariko argitaratzailea zen Robert Underwood Johnson izan zen. 1890ko Urriaren 1an Yosemiteko Parke Nazionala sortu zedin Muir eta Johnson elkarkidetu egin ziren. Hala eta guztiz ere Kaliforniako Estatuak Yosemiteko Harana eta Grovearen gain zuen kontrolari eutsi zion. Muirrek Yosemiteko Goi Mendietan oraindik egiten zen abere bazka ematearen aurkako jarreran bertako ofizialak konbentzitzen asko ahalegindu zen.

1891ko Maiatzaren 19rako sortu berria zen parke nazionala Estatu Batuetako Gudarosteko Zalduneriako 4. Errejimentuaren jurisdikziopean ezarri zuten, azken honek bere akanpalekua Wawonak kokatu zuelarik. 1890ko hamarkadaren azken aldera, ardien bazka ematea dagoeneko arazo izaten utzi zuen eta Estatu Batuar Armadak beste hainbat hobekuntza lortzeari ekin zion. Halere Zalduneriak ezin izan zuen Yosemite Harana edo Groveko bizi baldintzen txartzearen aurka laguntzeko esku hartzerik egin ahal izan.

Muir eta bere Sierra Club elkarteak betiere elkarlanaren bidez gobernuak eta garai hartan eragin handia zuten jendeak Yosemiteko Parke Nazional bateratu baten aldeko jarrera har zezaten biziki ahalegindu ziren. 1903ko maiatzean Theodore Roosevelt presidenteak eta John Muirrek Glacier Pointetik hurbil hiru egunez akanpatu zuten. Bidaldi honetan zehar Muirrek Yosemiteko Harana eta Grovearen kontrola Kaliforniako Estatutik Gobernu Federalera itzuli zedin Roosevelt konbentzitzea lortu zuen. 1906an Theodore Rooseveltek azken hau egi bilakatu zuen lege-proiektua sinatu zuen.

Parke Nazionaleko Zerbitzua

1916an Parke Nazionalen Zerbitzua osatu zen eta Yosemiteko Parke Nazionala jurisdikzio agentzi horretara besteganatu edo transferitu zen. 1916an Tuolumne Meadows Lodge, Tioga Pass Road, eta Tenaya eta Merced lakuetako inguruko lursailak ere parke nazionalaren gunea osatzera igaro ziren. Parkera urtaro guztietan irekia egoten zen errepidea eraiki ondoren ibilgailuen kopurua pixkanaka-pixkanaka ugaritzen joan zen. 1926an Ansel Franklin Hallen eginahalei esker Yosemiteko Museoa eratu zen.

1903an parkearen iparraldeko zatian uharka bat egitea proposatu izan zen. Hetch Hetchy Valleyen kokatuko omen zen eta San Francisco hiriari behar adinako ur eta indar hidroelektrikoz hornituko omen zuen. Muir eta bere Sierra Clubeko preserbatzaileak berehala jarri ziren proiektuaren aurka; Gifford Pinchotek eta beste zenbait kontserbazionistek, berriz, proiektua aldeztu zuten. 1913an AEBetako Kongresuak Raker Act delako agiriaren bitartez O'Shaughnessy Dam uharka eraikitzeari baiezkoa eman zion.

Orain dela ez hainbeste, preserbazionistek 2,742 km² edo parkeraren %89a izango lituzkeen Yosemite Basatia edo Yosemite Wilderness -erabateko babesadun gune basatia- eremua sortzeko Kongresua limurtzeko sahiakeran zeuden. Parkeko Zerbitzuak parkea bisitatzeko erakargarri ziren ezaugarri artifizialak gutxituz joan da, adibidez Firefall delakoa, gauez Glacier Pointetik gertu zegoen muino batetik gori-gori eta sugarretan zeuden gauzen bulkatze edo amiltzeak. Udako hilabeteetan Yosemiteko Haranean sortzen diren trafiko etenak ere kezka berria bihurtzen ari dira. Ostatuan edo akanpalekuan izen emanak ez dauden ibilgailuen udako hilabeteetako sarrera eragoztea ere ikertua izan da; honen bidez Haranera datozen udako bisitarientzako erabilgarri izango liratekeen bus, bizikleta eta oinezko sistema bat ipiniko litzateke.

Hetch Hetchy Reservoir inguruneko gaur egungo ikuspegia

Ostatu eta emakidadunak

Parkearen lehendabiziko urteetan erakunde publikoek hainbat ostatu eta baliabide ezarri zituzten, besteak beste Wawona Hotel, Yosemite Park Lodge eta Camp Curry, azken hau Yosemiteko Haranean kokatzen den hamar etxoletako akanpalekua. 1925an, sortu berri ziren baliabide horiek ongi eta tentuz ustiatzeko Yosemite Park & Curry Company erakundea osatu zen. Parkearen Zerbitzua handituz joan hala osatu berria zen erakunde honek Yosemiteko ostatu, jatetxe eta denden ustiaketaren erabateko eskubideak jaso zituen. Bi urte beranduago, erakundeak Ahwahneeko bere ostatu berriaren solairuartean egoitza hartu zuten. Yosemite Park and Curry Company erakundeak zetozen 50 urtetarako parkeko ustiaketa eskubideak jaso zituen, halere 1970an United States Natural Resourcesek (USNR) erakundea erosi egin zuen eta urte pare batean ostean MCAk berrerosi zuen, azken hau Universal Studiosekin elkarlanean ibili ohi zelarik. Jabe aldaketa hauek ematen ziren bitartean, Curry Companyren izendapenak bertan jarraitu zuen. 1993an Matsushita erakundeak MCA bereganatu zuen. Barne Idazkaria zen Manuel Lujanek AEBetako parke nazionaleko eskubideak japoniar etxe bati utziaraztearen aurkako jarrera erakutsi zuen, horregatik bere parkearen ustiaketa eskubideen aurkako proiektu federalaren onarpena saihestu nahian, Matsushitak bere ustiaketa eskubideak saltzeari burubelarri ekin zion eta honela azkenik eskubide hauen jabetzak gobernu federalaren eskuetan amaitu zuen, Yosemite Park and Curry Co. behin betiko alboratu zelarik. Gaur egun parkearen ustiaketa eskubideak Delaware North Companies "Parks and Resorts" edo "Parke eta Baliabideak" erakundeak ditu(DNC Parks and Resorts at Yosemite, Inc. erakundearen izendapen ofiziala).

Geologia

Aktibitate tektoniko eta sumendikoak

Parkeko eremua Aurrekanbriarra eta Paleozoiko aroetan zehar pixkanaka-pixkanaka ertz kontinental pasibo batetara lekutu ziren. Sedimentu edo jalkinak sarbide kontinentaletatik eratu eta uren azpialdean pilatu ziren. Arroka hauek metamorfozitatu egin dira.

Altxamendu eta higadura

Orain dela 10 milioi urte hasita, Sierran zehar eman zen mugimendu bertikalaren bidez Sierra Nevadaren altxamenduak sortzen hasi ziren. Jarraieko Sierraren makurdurek eta Sierrako goraguneen bizkortzearen ondorioz Sierra Nevadako gradiantearen mendebaldeko gradiantea areagotuz joan zen. Mugimendu korronte hauek bizkorragotuz joan ziren eta honela haranak azkarrago ebaki zituen. Ekialderuntz zihoazen mugimendu gehiagoren garapenarekin bat goragune gehigarriak ere sortu ziren, bereziki Basin and Rangego Owens Valley harana sortu zelarik -kanpo indarren eraginez. Orain dela bi milioi urte inguru Pleistozeno Aroan goragune horren bizkortze berria eman zen.

Higaduraren goratze eta areagotzeak eremuko haitz granitikoak lurrazaleko presioen eraginpean ezarri zituen, ondorioz esfoliazio (parkeko domo ugariren ertz borobilen arduradun) eta masen higadurari loturaguneen apurtzeak jarraiki zien (hausturak; bereziki bertikalak) orain solidifikatuak dauden lur masetan. Pleistozenoko glaziarrek prozesu hau azkartu zuten eta glaziar hauetako handienek egin zuten material garraioren ondorioz haraneko lurzoruko goraketa eta taluak sortu ziren.

Lotura bertikal lau ugari higadura bizkorra eman zen lekuetan suertatu ziren. Hauetako asko luze, lerrokatuak eta oso sakonak dira, ipar-ekialdetik ipar-mendebalderako eraketa paraleloan, batzuetan euren artean tartekatuz. Hauek altxamenduen eraginez sortutako presio eta higaduraren bidezko harkaitz pilaketen ondorioz sortu ziren.

Glaziarrek eraldatua

Orain dela 2 – 3 miloi urte hasi ziren glaziazio sail batek eskualdea erabat eraberritu zuen, eta K. a 10.000. urtearen inguruan bukatu zen prozesua. Lau glaziazio handienak Sierra Nevadan gertatu ziren behinik behin, bertakoek Sherwin izenpean ezagutzen duten kokalekuan (aurre-Tahoe ere deitua bada), Tahoe, Tenaya, eta Tiogan. Sherwineko glaziarrak handienak dira, Yosemite eta beste haranak bereganatzen dituztelarik, aldiz beste aro geologiko batzuk glaziar txikiagoak sortu zituzten. Ziurrenik Sherwineko glaziar aroa hau Yosemite Harana eta eremu honetako beste haitzarteetako zulaketa eta eraketen eragilea izango zen.

Glaziar sistemak 1.200 metrotako sakon izatera iritsi ziren, eta beren aztarnak Yosemiteko eremuan utzi dituzte. Yosemiteko eremuaren glaziar handiena Grand Canyoneko Tuolumne River ibaietik 95 kilometro beherantz doa, Hetch Hetchy Valley haranetik haratago. Merced glaziarra Yosemite haranetik atera eta Merced River Gorgen barneratu zen. Lee Vining Glacier glaziarrak Lee Vining Canyon haitzartea zulatu zuen, eta Lake Russel lakura husten zen (Mono Lake lakuaren Izotz Aroko bertsio handitua). Soilik gailur batzuk, hala nola Mount Dana eta Mount Conness, geratu ziren glaziarrez estali gabe. Atzeraldian zeuden zenbait glaziarren morrenek Lake Yosemite (Yosemite Haraneko zolaren zati handi bat estaltzen duen behealdeko lakua) gisako 8,9 kilometrotako laku luzeak hartu zituzten.

Biologia

Ingurumen arriskuak

Nahiz eta Yosemiteko ingurumen edo bizilekuak kalitate handia izan, hiru espezie dagoeneko ahitu egin dira (Kaliforniako Hartz Urreztatua, Kaliforniako Kondorra eta Bell's Vireo txori mota) eta gaur egun 37 espezie Kaliforniako legerian edo mailan nazionalean arriskuan dauden espezie bezala kalifikatuta daude. Yosemiteko biziak aurrez-aurre egin behar dien arrisku larrienak hauek dira: suteen errejimen natural baten galera, espezie exotikoak, airearen kutsadura, habitat edo bizilekuaren zatiketa eta aldaketa klimatikoak. Zentzu mugatuago batean, zenbait espezie basatiak beren ibilbideetako istripu edota gizakien jakiak janaren ondorio diren heriotzak bezalako baldintzen eraginpean daude.

Noizbait Yosemiteko hartz beltzak janari bila autoetan sartzeagatik ospetsu egin ziren. Bisitariek botatako zaborrak jateko asmoz ere zakarrontzietan elkar topatzen ziren eta zenbaitetan gizakiei erasotzera ere iritsi ziren. Hartz eta gizakien topaketek jabegoari gero eta oker handiagoak eragiten zizkion. Honek hartzak gizakien eta beren jabetzetarako hurbilketaren aurkako kanpaina oldarkorra bultzatuarazi zuen. Aire libreko zabortegiak berehalakoan itxi ziren, hartzen aurka frogatutako tangak egin ziren eta akanpaleku guneak janaria gordetzeko kabinete bereziez hornitu ziren. Parkeko langileek kontrol neurriak areagotu dituzte. Urteko 30 hartz inguru atzematen dira, belarriak markatu eta beren ADNaz identifikatu, honela istripuren bat gertatuko balitz behingoan arazoak zein hartzak sortu dituen jakiteko moduan egongo ginatekelarik.

Ozonoaren murrizteak ere sequoia erraldoien ehunei kalte egiten ari zaie. Honek zomorro izurrite eta gaisotasun aurrean zaurkorragoak bilakatzen ditu. Zuhaitz honen haziek ernetzeko aurretik suz erre den lurra behar dutenez, suteen ezereztapen historikoek beren ugaltze ahalmena murriztu egin dute. Inplementatutako sute kontrolatuen politika berria landare berrien ernalketan lagungarri izango delako itxaropena dago.

Parkearen barnean bertakoak ez diren 130 espezie aurkitu ahal izan dira. Yosemiten landare hauek 1850. urte amaierako euro-amerikarren inmigrazioarekin batera sartu ziren. Bai arrazoi naturalengatik baita gizakiengatik espezie kanpotar hauen oharkabeko hedatzearen areagotze azkarrean lagundu izan da. Espezie hauetako kopuru jakin batek bertakoak diren landareak erasotu eta lekualdatzen ditu, honek parkeko ekosisteman aldaketak dakarzkielarik, bertako landareak eta euretatik kate bidez sortzen diren prozesuak asaldatuz. Espezie exotikoetako batzuk eremuko suteen frekuentzia ugaritu edo lurzoruko nitrogeno kopurua murriztu dezakete, honek landare exotiko berrien ezarketa erraztasun gehiagoz mesedetzen duelarik.

Jarduerak

Yosemite Harana urte osoan zehar irekita egon ohi da baina parkearen gainerako eremua udazken amaiera aldera itxi eta udaberri amaieraren erdialderarte ez da berriz irekitzen. Yosemite Harana eta Giant Sequoiako Mariposa Groveko aire libreko txangoak baliagarri daude. Jende askok txango labur eta ur-jauzietarako ibilbideetaz goza ahal dezakete, bai eta Mariposako Sequoia Zuhaitz Erraldoietaz, Tuolumne edo Merced Groves bezalako leku ederrez. Beste aukera interesgarri batzuk Glacier Pointerako autobusa hartzea da (uda amaiera aldera), handik Yosemite Harana eta goi mendien ikuspegi bikainaz gozatu ahal izateko (bakoitzak norbere ibilgailuaz ere egin dezake), Tioga Roadtik Tuolumne Meadowsrako (uda-udazkena) ibilbidea ere ibilgailu gidatu batean edo oinez egiteko aukera badago.

Parkera datozen bisitarien gehiengoa egun bateko egonaldia egin ohi du eta soilik ibilgailuz joan daitezkeen Yosemite Haraneko lekuak bisitatu ohi ditu. Parkean ibilgailuz sartzeko auto bakoitzeko 20$ ordaindu berhar dira. Haraneko trafico pilatzeak arazo larri bilakatzen dira turismo sasoian gorenean, bereziki udaldean. Dohaineko autobus sare publiko bat urte osoz haran osoan zehar dabil eta udan aparkalekua aurkitzea ia ezinezkoa denez parkeko zaintzaileek jende eta bisitariei autobus zerbitzua erabil dezaten biziki gomendatzen die.

Oinezko ibilbideak

Oinez ibiltzea gustatzen zaienen gozamenerako 1.300 km-tako ibilbideak daude. Erraz-errazak diren ibilaldi laburretatik hasi eta zenbait egunetan inguru basatian zeharkatzen dituzten mendi txangoetaraino.

Egun bateko ibiltarientzat parkea 5 guneetan zatitua dago: Wawona/Mariposa Grove/ Glacier Point, Tuolumne Meadows, Hetch Hetchy, eta azkenik Crane Flat/White Wolf. Liburu askok parkearen ibilbideak xehetasunez eta ederki asko deskribatzen dituzte, eta Yosemiteko Parkearen Zerbitzuan argibidea dohain lortu liteke. Parkeko langile askok bisitariei Yosemite Harana bezain ezagunak ez diren gune edo eremuak ezagutarazteko gomendatzen die.

Udaberriaren amaiera eta udazken hasiera alderartean parkearen eremuaren gehiengoa egun askotarako txango edo ibilaldientzako irekia egon ohi da. Gauez egin ohi diren ibilaldi guztiek inguru basatietan barneratzeko baimen agiria behar dute, azken honetan hartzen aurkako janari biltegiak eramatea ere derrigorrezkoa da abere honek ibiltarien janaria jan ez dezan.

Bizikletaz

Yosemiteko Haranean udaberritik hasi eta udazkena arte bizikleak alokatzeko aukera badago. Bizikletentzako egokitutako 12 km inguruko bidezidor harlauzatuak ere badaude. Halere, bizikletak bide arruntetatik ere ibil daitezke. Legeak derrigorrez 18 urte azpiko gaztetxoei kaskoa eramatea behartzen die. Yosemiteko Parke Naturalean bidez kanpoko bizikleta arrunt eta mendi bizikleten ibilaldiak ez daude baimenduak.

Mendi eskalada

Harri Eskalada oso kirol edo jarduera garrantzitsua da Yosemiten. Yosemite Haraneko Camp 4 akanpalekuan eskaladarako behar den material osoa dago eta National Register of Historic Places erakundearen zerrenda barnean sailkatuta dago. Eskalatzaileek hainbat era eta mailatako eskalada bide ugari dituzte: 3 metro garaierako boulderretatik hasi eta El Capitan aurpegian dauden kilometro bateko garaierako harkaitzezko harresietaraino. Inguru honetako eskalada maisu talde profesionalek kirol honetako ikastaroak eskaini ohi dituzte.

Neguko jarduerak

Parkeko bide asko itxi ohi dira neguko elur pilaketekin; halere, Yosemite Harana urte osoz irekia dago. Jeitsierako eskiak Badger Pass Ski Area gunean eskuragarriak daude (Californiako jeitsiera eskigune zaharrena) eta abenduaren erdialderarte jeitsiera eskiko jarduerak eskaintzen ditu. Parkearen zati handi bat elurretako hainbat kiroletarako irekia dago, eta zenbait fondoko eski ibilbide ere baditu. Eremu guztia basatia denez ski ibilbideak gauez ere egin litezke.

1927tik aurrera eta urtero Ahwahnee Hotelean Bracebridge dinner delakoa ospatu ohi da, Washington Irvingen Sketch Book liburuko Squire Bracebridge eta Ingeles Gabonetako bere deskribapenen arabera antolatzen delarik. 1929 eta 1973 urteen artean Ansel Adams izan zen ikuskizun honen antolatzailea.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Wikiiturrietan badira testuak, gai hau dutenak:
Yosemite Parke Nazionala
Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Sean Wetstine Ⓥ
26 July 2016
Taking the trail from Yosemite Creek to the Falls is fantastic! It's about 18 miles for an out & back. Be prepared to take lots of water & prepare your climbing legs - about 2700 ft of vertical gain!
Cathrine Johansen
7 November 2016
This park is AMAZE! Tunnel View, Glacier Park ++. You will need several days to fully enjoy it! Make sure to check out their website for useful info prior to visit. Respect the nature and animals!
National Wildlife Federation
A hike along the Gaylor Lakes Trail offers possible encounters with some wonderful critters: the pika and the annual spring love songs of the Yosemite toad and Pacific chorus frogs. -Beth Pratt (NWF)
Greatist
26 September 2014
The hike on Four Mile Trail from Yosemite Valley to the top of Glacier Point takes about 3-4 hours each way. If you’re looking for something a bit tougher, the Panorama Trail is about twice as long.
Johns Paul
12 July 2016
The place is amazing. The waterfalls and the huge granite rocks are a pleasure to watch. Make sure that you spend atleast 2 full days here so that there is enough time to explore the entire park.
Dianey Sandoval
12 January 2022
This place is heaven on earth…we spent 7 days in Yosemite and it did not disappoint. Go in off peak times (November) and you practically have all trails and the park to yourself ????
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Tin Lizzie Inn

hasita $325

Yosemite View Lodge

hasita $449

Narrow Gauge Inn

hasita $186

Cedar Lodge

hasita $179

Tin Lizzie Inn Vacation Rental

hasita $0

Yosemite Bug Rustic Mountain Resort

hasita $41

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Half Dome

Half Dome (literalki 'Ganga Erdia') AEBtako Kalifornia estatuan dagoen

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Snow Creek Falls

Snow Creek Falls is a long series of cascades located in Yosemite

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Nevada Fall

Nevada Fall is a 594-foot (181 m) high waterfall on the Merced River

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Mirror Lake (California)

Mirror Lake is a small, seasonal lake located on Tenaya Creek in

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Vernal Fall

Vernal Fall is a large waterfall on the Merced River just downstream

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Pywiack Cascade

The Pywiack Cascade is a waterfall in the U.S. state of California.

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Tenaya Canyon

Tenaya Canyon is a dramatic and dangerous canyon in Yosemite National

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Royal Arch Cascade

Royal Arch Cascade is a waterfall located on the north wall of

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Jasper National Park

Jasper National Park is the largest national park in the Canadian

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Glaziarren Parke Nazionala

Glaziarren Parke Nazionala Argentinako hego-mendebaldeko muturrean

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Yoho National Park

Yoho National Park is located in the Canadian Rocky Mountains along

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Yellowstoneko Parke Nazionala

Yellowstoneko Parke Nazionala Estatu Batuetako mendi harritsuetan

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Arroila Handiaren Parke Nazionala

Arroila Handiaren Parke Nazionala, ingelesez: Grand Canyon

Ikusi antzeko leku guztiak