Glaziarren Parke Nazionala Argentinako hego-mendebaldeko muturrean dago kokatuta, Santa Cruzeko probintzian.
1937an sortu zuten eta 1981ean UNESCOk hartu zuen Gizateriaren Ondaretzat.
4.459 km2-ko azalera dauka, gaur egun herrialde osoko bigarren handiena izanda. Parkearen %30 izotzak estaltzen du. Izan ere, jelaren eremurik handiena da Antarktika eta Groenlandiaren ondoren.
Lago Argentinok hegoaldean eta Viedma lakuak iparraldean osatzen dute.