Mont Ventoux (frantsesez: Mount Ventoux, okzitanieraz: Ventor) Frantziako hego-ekialdeko Proventza eskualdeko mendi bat da. 1912 metroko garaiera du, eta Carpentras udalerritik 20 kilometro ipar-ekialdera dago. Iparraldetik Drôme departamentuarekin mugatzen du; era berean, hego okzitanieraren eta ipar okzitanieraren arteko muga markatzen du. Inguruan ez du garaieraz pareko mendirik; horregatik, Proventzako Erraldoia ezizenaz ere ezaguna da.
Frantziako Tourra eta Dauphiné Libéré txirrindularitza lasterketak sarritan igotzen dira mendi honen tontorrera, dela hegoaldetik, dela iparraldetik edo dela ekialdetik: