Nyassa lakua

Nyassa lakua edo Malawi lakua Afrikako Laku Handien artean mendebaldean dagoen aintzira da. Lakua, Afrikako hirugarren handiena eta munduko bederatzigarrena, Malawi, Mozambike eta Tanzania artean kokatzen da.

Haraino ailegatu zen lehenengo europarra Eskoziako David Livingstone doktorea zenez, nahikotan ingelesez "Livingstonen lakua" deritzote.

Geografia

Lakua 560 kilometroko luzera eta 75 kilometroko zabalera ditu, hau da, 29.600 km² area. Bere kostaldean hiru estatu afrikarrak daude: Mozambike, Malawi eta Tanzania.

Mugak

Aintziraren gehiengoa Malawiren barnean dago, baina Malawi eta Tanzania arteko ur-muga oraindik erabakitzeke dago. Tanzaniak 1914 aurreko alemaniar eta britainiar kolonien arteko mugak aldarrikatzen ditu.

Malawi ostera, 1919 eta geroko britainiar administrazioa zeukan mugak aldarrikatzen ditu. Orduko britainiar Niassalandiak ez zuen Tanganikan beste administraziorik nahi eta mugak ia Tanzaniako kostetan kokatzen zituen. Iraganean, auziak gatazkak sortu zituen.

Mozambikek ia arroen laurdena dauka. Likoma eta Chizumulu uharteak, Mozambikeko uretan egon arren, Malawiko enklabeak dira.

Europako kolonizazioa

David Livingstone lakua ailegatzeko lehendabiziko europarra zen 1859an. Hori zela eta, Britainiar Inperioak lakua inguruko eskualdea aldarrikatu zuen Niassalandia kolonia sortzeko. Portugalek ekialdeko kostaldeak kolonizatu arren, gertuko Likoma eta Chizumulu uharteak Niasalandiatik etorritako eskoziar kolonoek okupatuak ziren eta britainiar boterepean geratu ziren.

1914an Nyassa lakuan borroka txiki bat egon zen: britainiar itsasontzi batek, Lehenengo Mundu Gerraren hasiera jakituna, alemaniar itsasontzia eraso zuen Tanzaniako uretan, oraindino Mendebaldeko Alemaniar Afrikako kolonia.

Uharte nagusiak

Nyassa lakuan bi uharte nagusi daude: Likoma eta Chizumulu. Likoman katedral anglikano handia dago, XX. mendeko hasieran misionariek eraikia. Uharte bitan baobab arbola asko daude.

Uharte bietan milaka pertsona bizi dira. Ekonomiak banana, mangondo, tapioka ustiapenetan eta arrantzan datza.

Kanpo loturak

Ikus, gainera

Afrikako Laku Handiak

Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Nyassa lakua ez dago oraindik aholku edo argibiderik. Agian izango al zara bidaiarientzako informazio baliagarria bidaltzen lehena? :)

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Udzungwa Falls Lodge

hasita $229

Mushroom Lodge

hasita $292

Protea Hotel Chipata

hasita $130

Sunbird Mzuzu

hasita $147

Njaya Lodge

hasita $51

Lichinga Hotel by Montebelo

hasita $91

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Jökulsárlón

Jökulsárlón is the best known and the largest of a number of gl

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Lake Pukaki

Lake Pukaki is the largest of three roughly parallel alpine lakes

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Minnewater

Minnewater or Love Lake is a lake in the center of Bruges, Belgium

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Meiktila Lake

Lake Meiktila (Burmese: မိတ္ထီလာကန် ]) is a lake located near Meiktila

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Dique do Tororó

O Dique do Tororó é o único manancial natural da cidade de Sa

Ikusi antzeko leku guztiak