Zesarea Maritima (hebreeraz: קיסריה; grezieraz: παράλιος Καισάρεια; latinez: Caesarea Maritima) edo Zesarea Palestinakoa (latinez: Caesarea Palestinae) Israelgo antzinako hiria izan zen, egungo Zesarea herritik gertu zegoena. Herodes I.a Handiak k. a. 25 eta 13 artean eraiki zuen, Tel Aviv eta Haifa arteko bidean, eta Zesar Augustoren izena eman zion.