Willis Dorrea (antzina Sears Dorrea) Chicagon dagoen etxeorratz bat da. 442 metroko garaiera eta 108 solairu ditu. Hiru urteko eraikuntza lanen ondoren 1973an bukatu zen, ordura arte New Yorkeko World Trade Center-eko Dorre Bikiak ziren munduko eraikuntzarik altuenei lehen postua kenduz. 1982an, telebista antena bat erantsi zitzaion eta 527 metroko altuera lortu zuen. 1998an Kuala Lumpurreko Petronas Dorreak eraikitzean lehen postu hori galdu zuen.
Proiektua Bruce Graham arkitektoaren agindupean, Skidmore, Owings and Merrill arkitektura bulegoak gauzatu zuen.