Walt Disney World Resort, Walt Disney World edo Disney World Floridako entretenimendurako eraikin-multzoa da, Bay Lake eta Lake Buena Vista herrien artean dagoena. The Walt Disney Companyk 1971n eraiki zuen eta bere 101 km2-ko azaleran lau jolas-parke, bi ur parke, hainbat hotel, zenbait golf-zelai, kanpaleku bat eta merkataritza-guneak ditu.
Munduko erakargarri turistiko ospetsu eta ikonikoenetariko bat da.