Waikiki edota Waikiki Beach (hawaieraz ur purrustada freskoa), AEBetako Hawaii uharteetako Honolulu hirian dagoen kostaldeko auzo bat da, Oahu uhartean. Administratiboki Hawaii estatuan eta Honolulu konderrian dago. Waikikik mundu mailan ospea bere sei hondartzei esker du: Queen's Beach, Kuhio Beach, Gray's Beach, Fort DeRussy Beach eta Kahanamoku Beach.
Auzo honetan hiriko hotelen %90a kokatzen da, gau giroko klubak ere badaude.