Military memorials and cemeteries in Erroma

Trajanoren Zutabea

8.8/10

Trajanoren Zutabea, Erroman, Trajano enperadorearen aginduz eraikitako ospakizun monumentu bat da. Trajanoren Foroan aurkitzen da, Kirinaletik gertu, Erromatar forotik iparraldera. 114an amaitua, 30 metroko zutabe bat da (38, zutabea eusten duen idulkia kontutan hartuz gero), Trajanok, daziarren aurka (gaur egungo Errumaniako antzinako herri bat) lortutako garaipenak ospatzen dituen espiralean doan baxuerliebe batek zeharkatzen duena.

Zutabea, Carrarako haitzurdinezko 18 bloke erraldoiz osatua dago, horietako bakoitzak, 40 tona pisatu eta 4 metroko diametroa duelarik. Eskulturako friso osoak 200 metro inguru neurtzen du eta 23 aldez ematen dio itzulia zutabeari. Zutabearen barnean, 185 maila dituen marraskilo eskailera batek, zutabea beraren goialdean aurkitzen den behatoki batetara iristea ahalbidetzen du.

Jatorrian, zutabearen tontorrean, arrano baten estatua zegoen, eta beranduago, horren ordez, Trajano beraren estatua bat jarri zen. 1588an, hau San Petriren estatua bategatik aldatu zen, Sixto V.a aita santuaren aginduz, oraindik mantentzen dena.

Erliebea

Erliebeak, Trajanoren daziarren aurkako garaipenez jositako bi kanpaina kontatzen ditu. Zutabearen behealdeko erdian aurkitzen da lehena (101-102) eta goialdekoan bigarrena (105-106). Bi sekzio hauek, Garaipenaren pertsonifikazioak bananduta daude.

Erliebea, erabat polikromatua egon zen. Haitzurdinean zizelkaturiko irudiek, kronika baten izaera dute, eta, beraz, ez du axola eskultura teknikak, baizik eta igorri nahi duen mezuak. Eskultoreak (edo eskultoreek), ez diote arreta handirik jartzen perspektibari, zenbait perspektiba ezberdin erabiltzen direlarik eszena bakar batean.

Erabilitako lengoaiak, kutsu metaforikoak ditu, ez bakarrik jainkoen irudikapenean, baizik eta Danubio ibaia ere agertzen dela, agure batek irudikatua. Arazo honegatik ikusten dira horrenbeste sinplifikazio, buruberdintasuna, adibidez. Kronika, helize eran eta kronologikoki garatzen da, daziar kanpainetako eskena oso ezberdinak kontatuz, horien artean, kanpamenduko bizitza, akueduktu baten eraikuntza eta hiri baten setioa aurki daitezkeelarik. Orotara, 2500 giza irudi daude: enperadorea, 59 aldiz agertzen da, beti era errealistan ikusia, sekula ez gizakiz haraindiko eran. Erliebea, erromatar armadari buruzko informazio iturri baliotsua da.

Idazkuna

Honako idazkun hau agertzen da idulkian:

SENATVS·POPVLVS·QVE·ROMANVS IMP·CAESARI·DIVI·NERVAE·F·NERVAE TRAIANO·AVG·GERM·DACICO·PONTIF MAXIMO·TRIB·POT·XVII·IMP·VI·COS·VI·P·P· AD·DECLARANDVM·QVANTAE·ALTITVDINIS MONS·ET·LOCVS·TANT<...>IBVS·SIT·EGESTVS

Itzulia:

Erromako senatu eta herriak, Zesar Nerva Trajano Augusto Germaniko Daziko enperadoreari, Nerva jainkotiarraren semea, pontifex maximusa, tribunoa hamazazpigarren aldiz, enperadorea seigarren aldiz, kontsula seigarren aldiz, aberriaren aita hau bezalako <lanentzat> orain suntsitutako mendi eta tokiak hartzen zuten altuera erakusteko.

Beste hitz batzuetan esanda, idazkunaren arabera, zutabea, bere aurretik bertan zegoen muinoa bezain garaia da.

Ziur aski, quadrata idazkeraren adibiderik ezagunena da (erromatar hizki larri karratuak), sarri, epigrafian erabilitako idazkera mota bat, baina ez hain sarri eskuizkribuetan. Behetik irakurtzeko pentsatua dagoenez, beheko hizkiak, goikoak baino pixka bat txikiagoak dira, perspektiba efektu egokia eragiteko. Hitz banaketa batzuk, ez guztiak, puntuekin adieraziak daude; hitz asko, batez ere titulu inperialak, laburduretan agertzen dira. Idazkunean, zenbakiak, titulus batekin adierazten dira, hizkien gainetik dagoen lerro batekin. Zati txiki bat falta da idazkunaren behealdean.

Hizki hauek, forma geometrikoetatik abiatuta eratuta daude, zirkulua, karratua edo hirukia kasu, eta gure gaur egungo alfabetoko hizki larrientzako moldea izan ziren.

Ordenagailuentzako gaur egungo Trajan hizki mota, Carol Twomblyk 1989an diseinatua, (nork Adobe Systems eta Bigelow & Holmesentzako lan egin zuen), idazkun honetan erabilitakoan inspiratuta dago.

Asmoa

inguruan.]] Trajanoren zutabean asmoa, hirukoitza zen: foroak mugitutako mendia noraino iristen zen adierazi, enperadorearen errautsak hartu eta Daziaren konkista ospatu Trajanoren garaipen bezala.

Uste denez, zutabea, propaganda monumentu bat zen, enperadorea loriatzeko erabilia. Baina, litekeena da egitura ikusterik ez izatea, Trajanoren Foroan beste eraikin batzuez inguratua egongo baitzen. Gainera, erliebea hasieratik amaierara jarraitzeko zailtasuna dela eta ez dirudi oso eraginkorra izan zenik propaganda tresna bezala. Idazkunaren arabera, Foroaren eraikuntzarako neurri adierazle bat izango zen.

Trajano 117an hil ondoren, Erromatar Senatuak, enperadorearen errautsak, urrezko kutxa batean lurperatuak izatea bozkatu zuen, zutabearen oinean (gaur egun, Trajanoren errautsak jada ez daude bertan).

XIX. mendean eginiko igeltsuzko molde batek presiditzen du Victoria and Albert Museumeko Cast Courta, Londresen. Bi sekziotan banatua, erliebeak gertutik aztertzea ahalbidetzen du. Ironikoki, Erroman mende bateko kutsaduraren ondoren, moldea, gaur egun, xehetasun askotan errazago irakur daiteke jatorrizkoa baino. XX. mendean, errumaniar teknikoek Errumaniako Historiako Museo Nazionalean, Bucaresten, erakusten den beste molde bat egin zuten.

Kanpo loturak

Шаблон:Commonscat

Post a comment
Tips & Hints
Arrange By:
Italia.it
12 June 2012
Sign up for a free WiFi- access account at http://fiwen.provincia.roma.it/whats-free-italiawifi
Fábio Alves
21 June 2014
Todo esculpido em mármore, cada pedacinho deste monumento conta com personagens e histórias de Roma. Parece uma história em quadrinhos,...
Load more comments
foursquare.com
Location
Map
Address

Foro Traiano, 89, 00187 Roma, Italy

Get directions
Open hours
Wed 11:00 AM–9:00 PM
Thu 10:00 AM–8:00 PM
Fri-Sat 10:00 AM–11:00 PM
Sun 10:00 AM–8:00 PM
Mon 11:00 AM–10:00 PM
References

Trajan's Column (Colonna Traiana) on Foursquare

Trajanoren Zutabea on Facebook

Hotels nearby

See all hotels See all
Trevi elegant apartment

starting $205

Trevi charming apartment

starting $0

Trevi lovely terrace apartment

starting $0

Trevi stylish apartment

starting $0

Trevi Hotel

starting $274

Piccolo Trevi Suites

starting $135

Recommended sights nearby

See all See all
Add to wishlist
I've been here
Visited
Trajanoren Foroa
Italia

Trajanoren Foroa Trajano enperadore erromatarrak Erroman eginiko foroa

Add to wishlist
I've been here
Visited
Trajanoren Azoka
Italia

Trajanoren Azoka (latinez Mercatus Traiani) Erroman dagoen hondakin

Add to wishlist
I've been here
Visited
Altare della Patria
Italia

Altare della Patria (euskaraz Aberriaren aldarea) Erromako Venezia

Add to wishlist
I've been here
Visited
Venezia enparantza
Italia

Venezia enparantza (italieraz: Piazza Venezia) izenekoa, Erromako

Add to wishlist
I've been here
Visited
Torre delle Milizie
Italia

Torre delle Milizie is a tourist attraction, one of the Inclined

Add to wishlist
I've been here
Visited
Santa Maria in Aracoeli
Italia

Santa Maria in Aracoeli (Italiano: Basilica di Santa Maria in Ara

Add to wishlist
I've been here
Visited
San Marco, Rome
Italia

San Marco, Rome (Italiano: Basilica di San Marco Evangelista al

Add to wishlist
I've been here
Visited
Venezia jauregia
Italia

Venezia jauregia (italieraz: Palazzo Venezia) Erromako Venezia

Similar tourist attractions

See all See all
Add to wishlist
I've been here
Visited
Mamayev Kurgan
Errusia

Mamayev Kurgan (Русский: Мамаев курган) is a tourist attraction

Add to wishlist
I've been here
Visited
Garaipenaren Zutabea
Alemania

Garaipenaren Zutabea (alemanieraz Siegessäule), Berlingo erdialdean

Add to wishlist
I've been here
Visited
Museum of the Great Patriotic War, Kiev
Ukraina

Museum of the Great Patriotic War, Kiev (Українська: Національ

Add to wishlist
I've been here
Visited
War of Independence Victory Column
Estonia

War of Independence Victory Column (Eesti: Vabadussõja võidusammas) i

Add to wishlist
I've been here
Visited
Canadian National Vimy Memorial
Frantzia

Canadian National Vimy Memorial (Français: Mémorial de Vimy) is a t

See all similar places