Torre del Oro

Torre del Oro (euskaraz Urrearen Dorrea) Sevilla hirian dagoen dorre albarranar bat da, Guadalquivir ibaiaren ezkerreko ibarrean, Maestranza Zezen Plazaren ondoan. Bere altuera, 36 metrokoa da. Beharbada, bere arabierazko izena Buri al Dahab, Borg al Azahar edo Borg al Azajal izan zen, ibaian islatzen zen bere urrezko distirari erreferentzia eginez. 2005eko zaharberritze lanetan, distira hori, ordu arte azulejuzko estaldura baten ondoriozkoa zela uste zena, karezko mortero eta prentsatutako lasto nahasketa baten ondorioz gertatzen zela frogatu zen.

Hiru gorputzez osatutako dorre bat da. Lehena, dodekagono formakoa, 1220 eta 1221 bitartean eraiki zen, garai horretan Sevillako gobernari almohadea zen Abu l-Ularen aginduz. Bigarrena, hau ere dodekagono formakoa, Petri I.a Gaztelakoak eraikitzea agindu zuen, XIV. mendean. Tontorreko gorputza, zilindrikoa eta kupulan amaitua, 1760an eraiki zuen Sebastian van der Borcht ingeniari militarrak.

Monumentu historiko-artistiko izendatua izan zen 1931n, eta zenbait aldiz zaharberritu da. Aro Garaikidean, lau aldiz zaharberritu da: 1900ean, 1991tik 1992ra, 1995ean eta 2005ean. Bere kontserbazioan, garrantzitsua izan da Espainiako Armadaren lana. Kontserbazio egoera onean dago eta bertan dago Sevillako Itsas Museoa.

Historia

1220 eta 1221 bitartean eraiki zen, Sevillako gobernari almohadea zen Abu l-Ularen aginduz, Badajozeko Espantaperroseko dorrearen antzeko dodekagono formako oinarriarekin. Areatzarako bidea ixten zuen Zilarraren dorrearekin lotzen zuen harresi zati baten bidez, Sevillako Errege Alkazarrak defendatzen zituzten Sevillako harresien zati zen harresi zatia. Ibai portura sartzea eragozteko, bere basamentutik, egungo Triana auzoan zegoen Gotorlekuaren dorreraino (ibaiaren beste aldean eta, gaur egun, suntsitua dagoena) ibaia zeharkatzen zuen kate sendo bat luzatu zen. Ibaian gora, bertatik igarotzea, Puente de barcas deritzonak eragozten zuen.

Ramon de Bonifaz buru zuen flota gaztelarrak, zubia hautsi zuen 1248an, ibaia, beste adarretik zeharkatuz, Fernando III.a Gaztelakoaren tropek hiria eraso aurretik.

Konkistatua izan ondoren, San Isidoro Sevillakoari eskainitako kapera bezala erabili zen. Ondoren, presondegi bezala.

XVI. mendean, itxura oso hondatua zuen, eta, ondorioz, sendotze lan bat egin zen. 1755eko Lisboako lurrikarak, larriki kaltetu zuen, honen ondoren, Monte Realeko markesak, dorrea botatzea proposatu zuelarik, zalgurdien pasabidea zabaltzeko eta Trianako zubirako bidea zuzenago egiteko. Baina proiektu hori ez zen sekula egin, Sevillako herria horren aurka agertu baitzen, erregeari esan ziotena, honek parte hartuz. 1760an, kalteak konpondu ziren dorrearen beheko solairua trinkotuz, hondakinekin eta morteroarekin sendotuz, eta harresiko erronda pasabideko atea, sarrera ate nagusi bezala utziz. Urte horretan bertan eraiki zen tontorreko gorputz zilindrikoa, Sebastian van der Borcht ingeniari militarrak eginikoa, honek, Tabakoen Errege Fabrika ere egin zuelarik. Lan hauek, dorrearen itxura aldatu zuten, XVI. edo XVII. mendeko grabatuetan zuenarekin alderatuz gero.

1868ko Iraultza, dorrearentzat beste une erabakigarri bat izan zen, iraultzaileek, harresietako mihiseak bota baitzituzten, salgai jarriz, baina sevillarren oposizioak, dorrea suntsitua ez izatea lortu zuen.

1900ean zaharberritu zuen Carlos Halcon ingeniariak.

1936ko martxoak 21ean, dorrean, Sevillako Itsas Museoa jartzea erabaki zen, Marinaren Ministerioaren erabakiz. 1942ko irailean, zaharberritze lanak hasi ziren, hauek iraun zuten bitartean, fatxadaren itxura hobetu zelarik eta museoa erakusteko bi solairu abildu zirelarik, hirugarrena, ikerlariak hartzeko abilduz. Museoa, 1944ko uztailak 24an inauguratu zen, horretarako, Madrilgo Itsas Museoko 400 txatal eraman zirelarik. Museoak, gaur egun (2009an) antzinako nabigazio tresnak eta maketak erakusten ditu, dokumentu historikoz, grabatuz eta karta nautikoez gain, eta Sevilla, Guadalquivir ibaiarekin eta itsasoarekin lotzen du.

2005ean, berriz zaharberritu zen.

Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Anisa A
29 June 2015
Great view of Sevilla from the top! Free entry Mondays!
RAKAN
1 February 2023
Beautiful old tower ✨ one of the Seville historic sites ???? Free entrance. Once at the top, the view, the of the surroundings and river is quite nice ????
Guido Gybels
8 March 2020
There is a small but neat museum about Spain's naval history inside the tower. However, you can also climb to the rooftop for interesting views across Seville.
Carl Griffin
23 December 2015
Contains a Maritime museum. Excellent views from the top.
Amradus Falconeri
31 December 2015
Antigua torre defensiva de las murallas barbacanas de la capital hispalense. Llegó a estar conectada con los Reales Alcázares y junto con la Giralda es uno de los emblemas representativos de la ciudad
Laëtitia J
11 October 2014
Un des éléments architecturaux emblématiques de Séville. À voir de nuit toute illuminée !
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com
8.6/10
EnMork eta 49,659 jende gehiago egon da hemen
Mapa
Paseo de Cristóbal Colón, 25a, 41001 Sevilla, Espainia Eskuratu jarraibideak
Wed 11:00 AM–8:00 PM
Thu 11:00 AM–9:00 PM
Fri 11:00 AM–7:00 PM
Sat 11:00 AM–10:00 PM
Sun 11:00 AM–7:00 PM
Mon 11:00 AM–8:00 PM

Torre del Oro on Foursquare

Torre del Oro on Facebook

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
NOVOTEL

hasita $0

Hesperia Sevilla Hotel

hasita $150

Melia Lebreros

hasita $139

NH Viapol

hasita $116

Sevilla Center Hotel

hasita $172

Hotel Virgen de los Reyes

hasita $136

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Indietako Agiritegi Nagusia

Indietako Agiritegi Nagusia (gaztelaniaz Archivo General de Indias)

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Plaza de toros de la Real Maestranza de Caballería de Sevilla

The Plaza de Toros de la Real Maestranza de Caballería de Sevilla is

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Sevillako Alkazarra

Sevillako Alkazarra edo Sevillako Errege Alkazarrak (gaztelaniaz

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Sevillako katedrala

Sevillako katedrala edo Santa María de la Sedeko katedrala Sevillan

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Giralda

Giralda Sevillako katedraleko ezkil-dorrea da. Azpiko bi herenak

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Palace of the Countess of Lebrija

The Palace of the Countess of Lebrija or Palacio de la Condesa de

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Casa de Pilatos

La Casa de Pilatos (Pilate's House) is an Andalusian palace in

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Metropol Parasol

Metropol Parasol is a wooden structure located at La Encarnación

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Mole Antonelliana

The Mole Antonelliana is a major landmark of the Italian city of

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Kızıl Kule

The Kızıl Kule (Red Tower) is a main tourist attraction in the T

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Hasan Dorrea

Hasan Dorrea, Marokoko hiriburua den Rabateko izen bereko mezkitaren

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Gonbad-e Qabus

Gonbad-e Qabus

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Tughrul Tower

Toghrol Tower (also transliterated Toghrul, Tughrol, or Tughrul) is a

Ikusi antzeko leku guztiak