Titano mendia (italieraz: Monte Titano; romagnoleraz: Mont Titén) San Marinoko mendia da, Apeninoetan dagoena. Herrialdeko mendirik altuena da, itsas mailatik 739 metroko altuera izanik. 2008an hiriko hirigunearekin batera, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Kondairak San Marinok bertan hiri bat eratu zuela dio. Bere oinean San Marino eta Borgo Maggiore hiriak ditu.