Teotihuacan

Teotihuacan, batzuetan Teotihuacán, (nahuatlez, Teōtihuácān, «jainkoak sortu ziren lekua» Mexikoko Haraneko arkeologia gune erraldoia da, Kolonaurreko Ameriketan eraiki ziren egitura piramidal handienetakoak dituena. Piramideez gain, Teotihuacanen bizitoki multzoak, Hilen Etorbidea eta horma-irudi koloretsu ezagunak ere badira.

Hiri K. a. 200ean sortu omen zen, VII-VIII. mendean bertan behera utzi zen arte. Gailurrean, 1. milurtekoaren lehen erdian, Teotihuacan Ameriketako hiri handiena zen, 200.000 biztanle baino gehiago baitzituen, garaiko munduko hiri populatuenetakoa. Hiri honi lotutako zibilizazioari Teotihuacano edo Teotihuacan soilik deitzen zio.

Inperio baten erdigunea zela eztabaidagai izan arren, Mesoamerika osoan eragin handia izan zuela argi dago. Teotihuacanoen presentzia, agian erabateko kontrol ekonomiko eta politikoa ere, Veracruzeko hainbat gunetan eta Maien eskualdean ikus daiteke. Biztanleen etnia ere eztabaidagaia da, besteren artean nahuak, otomiak edo totonakak izan baitzitekeen. Zenbait adituk ere proposatu duten bezala, estatu multietnikoa izan zitekeen Teotihuacan.

Hiria eta arkeologia gunea Mexikoko estatuko San Juan Teotihuacán eta San Martín de las Pirámides udalerrietan dago, Mexiko Hiritik 40 km ipar-ekialdera. Arkeologia gunearen eremua 83km² da eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1987an. Egun, Mexikoko arkeologia gune bisitatuenetakoa da.

Historia

Teotihuacanen historia fasetan banatu daiteke:

  • Patlachique fase (K. a. 100 - K. o. 1): 4 eta 6 km² arteko hedapena
  • Tzacualli fasea (1-150): Hilen Etorbidea Eguzkiaren Piramidea eta Ilargiarena eraikitzen hasi ziren; hiriak 17 km² zituen
  • Miccaotli fasea (150-250): Lumadun Sugearen Piramidea eta Zitadela eraikitzen hasi ziren; hiriak gehienezko eremua hartu zuen (22,5 km²) eta 45.000 biztanle zituen
  • Tlamimilolpa fasea (250-450): estetika maila handiko artelanak egin ziren; Lumadun Sugearen piramideari atxikitako piramidea eraiki zen; Mexikoko Golkoarekin eta maien eskualdearekin harremana; hiriak 65.000 biztanle omen zituen
  • Xolalpan fasea (450-650): Teotihuacango kultura ezaugarrien hedadura Mesoamerika osoan zehar; Tetitla, Yayahuala, Atetelco, Tepantitla, Xolalpan, Tlamimilolpa multzo erlijiosoak, administratiboak eta etxebizitzak eraiki ziren; hiriak 85.000 biztanle zituen;
  • Metepec fasea (650-750): gainbehera (70.000 biztanle)
  • Oxtipac fasea: amaierako gainbehera (2000 biztanle)

Arkitektura

Hiriaren antolaketa geografikoa mesoamerikar hirigintzako adibide ona da, kokapena eta eraikinak Unibertsoaren ikuspegiari jarraiki. Hiri bilbea 15.5º lerratuta dago iparraldetik ekialderantz. Teoria baten arabera, Eguzkia angelu berdinarekin igotzen da udako egun berdinean urtez urte. Biztanleek lerrokadura erabiltzen ei zuten denbora neurtzeko, zenbait erritu egiteko edo landaketak egiteko. Beste teoria baten arabera, Mesoamerikako beste hien antzera, inguruetako mendi garaienarekin lerrokatua egongo litzateke. Badirudi hau dela Teotihuacanen kasua, nahiz eta lerrokatu zeneko mendia ez dagoen ikusgai, beste mendi batek galarazten baitu.

Teotihuacango hiriko arkitektura gotorra eta arranditsua da oro har. Hiriaren ardatza Hilen Etorbideak (ipar-hegoalde) eta Ekialdeko Hiribideak (eki-mendebalde) osatu zuten; haiek eraiki ziren garai bertsukoa dira, orobat, Eguzkiaren tenplua eta beste zenbait eraikin ospetsu. Hilen etorbidea (gaztelaniaz Avenida de los Muertos, nahuatleko Miccoatli izenaren itzulpena) 1700 metro luze eta 45 metro zabal zen, eta plaza karratu batean amaitzen zen. Plaza horretan Ilargiaren piramidea eraiki zuten. Etorbidean barna, plataforma txikiagoak ere badaude. Aztekek hilobiak zirela uste zuten, eta horregatik eman zioten izen hori etorbideari. Adituen ustez, zeremoniak egiteko plataformak ziren, gailurrean tenpluak zituztela. Hilen etorbidean, Ilargiaren piramidearen ekialdean, gotorlekua eta Eguzkiaren piramidea, harkaitzez inguratua, eraiki zituzten.

Teotihuacanen, Erdialdeko Amerikako heste kultura batzuetan hezala, garrantzi handiko eraikina izan zen piramidea, baina Teotihuacangoek badituzte zenbait ezaugarri berezi: piramide garaiak eta aldi berean gotorrak dira, bolumen handikoak (1.300.000m³ Eguzkiaren piramidearen kasuan), eta eskailera ataletan banatua dute, piramidearen gorputz bakoitzean atal bana, eta eskaileraren aurrean, berriz, beste eraikin mailakatu bat dute, plataforma moduko bat. Harri horizontalak laukizuzenak dira eta idazkunak dituzte zizelatuak, baita monumentu txikiagoetan ere.

Eguzkiaren piramidea eraiki bezala utzi zuten, ez zitzaion atal berririk edo estalki berezirik erantsi. Oinarria karratua du ia, aldeko 220 m ingurukoa. Malda handiko lau atalez osatua da eta gailurreko plataforma barne harturik 63 m-ko garaiera du. Ameriketako bigarren handiena da, Cholulakoaren atzetik.

Ilargiaren piramidea, herriz, oinarri lauki zuzenekoa da eta 40 m inguruko garaiera du. Egiturari dagokionez, dena dela, elkarren oso antzekoak dira biak.

Bi piramide nagusiez gainera monumentu aipagarria da gotorlekua eta bertako tenplu nagusia, Quetzalcoatl jainkoarena, piramide formakoa hau ere. Sei maila ditu eta friso zizelatuz apainduta dago; inguruan beste hamabost monumentu txikiago zituen.

Hilen kalearen albo batean Nekazaritzaren tenplua dago, horma irudi bikainez hornitua. Hasieran piramide txiki bat zen, baina gero terraza bat erantsi zitzaion, mailadi zabal batekin.

Administrazio eta erlijio guneez gainera, hainbat auzo zegoen hirian. Auzoetan, bizitokiez gainera, tenpluak eta administrazio eta politikarekin loturiko eraikinak zeuden. Etxebizitzak areto eta gela laukizuzenez osatuak dira, oro har, plaza eta kalexka itxiez bereiziak. Pezozko hormak zituzten, ez zuten leihorik baina patio txikietara ematen zuten; patioaren erdian ur biltegi moduko bat zegoen. Etxeek gurutze formako oinarria dute eta beso bakoitzean gela bana zuten, patiora begira. Orain arte ikertu den auzorik handiena Tlamimilolpa multzoa da. 3.500 m²-tik gorako eremua hartzen zuen eta 176 gela, 21 patio txiki, 5 plaza handi eta hainbat kalexka zeuden bertan.

Hilen Etorbidearen ikuspegi panoramikoa.

Eskultura

Teotihuacango multzoko arkitektura bezala, gotorra eta arranditsua da eskultura ere. Dena dela, ez zuten eskultura monumentala landu. Erliebe modura zizelkaturiko buruak (Tlaloc jainkoaren burua, suge lumadunarena, etab.) eta maskarak dira eskultura aipagarrienak.

Maskarak hileta errituarekin loturik zeuden adituen ustez, eta oso zurrunak dira, eskultura eta artea oro har bezala, baina batzuek agerian dituzte hildakoaren ezaugarriak. Harri gogorrean egiten zituzten maskarak, serpentina, diorita eta onizean, eta obsidianazko, piritazko, granatezko eta jadezko mosaikoez hornituak dira asko.

Pintura eta zeramika

Pinturaren alorrean horma irudiak dira adierazpide aipagarriena. Piramideak eta eskulturak kolore distiratsuez margotuak zeuden, nahiz eta gaur arte gorde diren aztarnetan ez diren behar bezala nabarmentzen, ospakizun eremuaren inguruko jauregietan izan ezik. Oinarri gisa karea eta kuartzo hauts oso finezko nahastura bat erabiltzen zuten; gainerako margoak oso nabarmen gelditzen ziren hondo horren gainean.

Pinturen gaiari dagokionez, errituei edo mitologiako gaiei buruzkoak dira gehienak: Tlatoc jainkoa, lurren emankortasunagatik eta uragatik eskerrak emateko hari egindako eskaintzak eta otoitzak eta abar.

Teotihuacango pinturaren erakusgarri nagusia Lurreko Paradisuaren horma irudia da, Tepantitlakoa; hil ondoko bizitzaren adierazpena da, ez du leku jakin bat zehatz-mehatz deskribatzen eta ez dago espazio errealaren edo leku jakin baten erreferentziarik. Hondoa neutroa da, gorrixka. Irudi guztiak soslaiez daude, eta ez dagokio izaki jakin batzuei, aldiz, Tlalocen erreinura iristeak dakarren zorionaren kontzeptua bakarrik islatzen dute.

Zeramika lanetan aipagarriak dira hiru oin zilindrikoko ontziak eta buztin egosizko irudi txikiak. Ontziak kolore biziko irudi geometrikoez apaintzen zituzten. Irudiak moldez egiten zituzten eta gizakiak edo jainkoen irudiak dira gehienak: hiruki tankerako aurpegia dute eta jantzi, orrazkera eta bitxi dotoreak dituzte.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Tenochtitlan

Kanpo loturak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Teotihuacan
  • INAH, Mexikoko arkeologia institutua (Teotihaucani buruzko informazioa lortzeko, webgunean nabigatu)
Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
naveen
12 June 2017
a great day trip: we went early Monday morning (perhaps why it was not as crowded). bring a hat and sunglasses and sunscreen. start with the Sun, then walk your way to the Temple, then the Moon last.
Twinkle Denoyo
31 August 2017
Bring a hat and comfy shoes as well as sun screen. You will want to walk around and climb the pyramids. Do it early otherwise it gets very hot! Also you will get better pictures without too many ppl.
Victoria U.
22 November 2018
Well worth the 40 minute drive from the city, the bus is super cheap. We walked in the back way for less crowds and went straight to the temple of the moon instead of heading to the temple of the sun
Russell Hirschorn
19 August 2017
Bring: Sunglasses, Sun Block, Hat, Running Shoes, Money. Uber to Piramides de Teotihuacan ($350). Go to Gate 2. Buy a ticket ($70). Get a guide ($750). Walk 365 steps on sun and moon piramides. Absorb
Emilia Allonso
21 April 2019
Get there early (before 10am)!tkts are 75 mxn, the view from the pyramid of the moon is the best one.Uber is an easy option to get there if you don’t want to spend the day
Lina Artista
7 September 2020
That’s my dream coming true. The best traveling experience for me. To be able to visit ancient cities, such magnificent places! I’m really impressed.
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Hotel Quinto Sol

hasita $54

Villas Arqueologicas Teotihuacan

hasita $75

Fiesta Inn Ecatepec

hasita $78

Holiday Inn Hotel And Suites Aguascalientes

hasita $0

Posada & Spa Jade Teotihuacan

hasita $17

Casa de Barro

hasita $43

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Pyramid of the Sun

The Pyramid of the Sun is the largest building in Teotihuacán and one

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Pyramid of the Moon

The Pyramid of the Moon is the second largest building in Teotihuacan

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Sacred Heart of Jesus Cathedral, Ecatepec

The Sacred Heart of Jesus Cathedral (Spanish: Catedral del Sagrado

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Mexiko Hiriko nazioarteko aireportua

Mexiko Hiriko nazioarteko aireportua

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Santa Cecilia Acatitlan

|+Santa Cecilia Acatitlan

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Tenayuca

Tenayuca (Nahuatl: tenanyōcān) is a pre-Columbian Mesoamerican a

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Tepito

Tepito is a barrio located in Colonia Morelos in the Cuauhtémoc

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Autódromo Hermanos Rodríguez

The Autódromo Hermanos Rodríguez ('Rodríguez Brothers Racetrack') is

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Monte Albán

Monte Albán Mexikoko Oaxaca estatuko hiriburu den Oaxaca de Juárez h

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
El Tajín

El Tajín is a pre-Columbian archaeological site in the northern Gulf

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Xochicalco

Xochicalco (nahuatl hizkuntzan, ʃot͡ʃiˈkaɬko) Antzinako tolteka hiri

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Plazuelas

Plazuelas (Spanish: 'Zona Archeologica de Plazuelas') is a

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Mitla

Mitla is the second most important archeological site in the state of

Ikusi antzeko leku guztiak