Tarraco (latinez: Colonia Iulia Urbs Triumphalis Tarraco) egungo Tarragona eratutako erromatar hiria izan zen. Erromatar Inperioaren garaian, Iberiar Penintsulako hiri nagusienetariko bat izan zen eta baita Hispania Citerior edo Hispania Tarraconensis probintzietako hiriburua ere.
2000an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Tarracoko arkeologia multzoa.