Taipei 101 (txinera sinplifikatuz: 台北101, pinyineraz: Táiběi Yīlíngyī), Taiwaneko Taipei hirian dagoen etxeorratz bat da. Guztira 101 solairu dauzka eta 508 metroko altuera, 2004ean munduko eraikinik garaienaren titulua kendu zion Kuala Lumpurreko Petronas Dorreei.
C.Y. Lee & Partners arkitekto estudioak diseinatua, KTRT Joint Venture eraikuntza enpresak eraiki zuen. Eraikinak 700.000 tonako pisua dauka eta munduan dauden igogailurik azkarrenak, Toshiba enpresak hornituak. Segunduko 16,83 metroko (63 km/o) abiaduran heltzen dira lehen solairutik 88. solairura. 91. solairuan behatoki publiko bat dago eta Taipeiko hiriaren ikuspegi ikusgarria ikus daiteke bertatik.