Tabwemasana

Tabwemasana (1879 m) Vanuatuko mendirik altuena da. Espiritu Santo uhartean dago, Sanma probintzian.

Izena

Vanuatuko bi hizkuntza kolonialetan Mount Tabwemasana (ingelesez) eta Mont Tabwemasana (frantsesez, batzuetan Mont Tabwémasana) ere izendatzen bada ere, toponimoak berak izen generikoa dauka: tabwe edo tawa hitzek "mendia" esan nahi dute uharteko barnealdeko hizkuntzetan. Masana hitzak "bi punta" esan nahi duelarik, "bi gailur dituen mendia" izango genuke Tabwemasana.

Jakingarriak

Izenak mendiaren itxura islatzen du; bi tontor ditu, garai batean bakarra osatzen zutenak baina erosioaren eraginez bereizi zirenak. Gailurrei "mendi arra" eta "mendi emea" deitzen zaie. Tokiko sinesmen baten arabera gauean bi tontorrek batu eta besarkatu egiten dira.

Espiritu Santo edo Santo uhartearen mendebalde osoa, lurmuturretik (ipar-mendebaldea) Lisbonekora (hego-mendebaldea), zeharkatzen duen mendikatean dago. Menditik izugarrizko ikuspegiak daude; mendebaldean Koral itsasoa ikusten da.

Igoera

1970eko hamarkada arte Novokula herria mendiaren magalean kokatzen zen, 1100 metrotan; kostaldetik oihan trinkoan zehar egin beharreko harako bidaiak egun oso bat irauten zuen. Baina hamarkada horren amaieran kolonialismoak eta talde kristauen proselitismoak bultzatuta barnealdeko herriak, hustu eta biztanleak kostaldean bilarazi zituzten; Novokula ere 1978an berkokatu egin zuten eta Kerepua izeneko herria sortu zen isasertzean. Harrezkero bertatik ateratzen dira mendirako espedizioak; 2006an turismo proiektu baten bultzadaz bungalow batzuk eraiki ziren eta bertan har daiteke ostatua.

Oso bisitari gutxik zapaltzen dute mendia, urte gehienetan sei baino gutxiagok. Arrazoi nagusiak mendiaren kokapen isolatua eta igotzeko zailtasun teknikoak. Kerepuara heltzeko uharteko hiriburua den Luganvilletik (hego-ekialdean) errepidez Tasirikira (hego-mendebaldean) joan eta itsasontzi bat hartu behar da. Kerepuatik ibai baten ibilbidea gorantz segitzen da harana utzi arte (2,5 ordu); hortik kanpalekura beste hainbeste eta tontorreraino beste 5-6 ordu behar dira, Novokula zaharretik pasatuta. Gidariak beharrezkoak dira, bidea galtzea erraza delako eta gogorra delako. Espedizioak 3-5 egun iraun dezake, haietako bi eta erdi ibiltzekoak.

Hara hurbiltzeko aldirik onena sasoi lehorra da, ekainetik irailera.

Kanpo loturak

Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Tabwemasana ez dago oraindik aholku edo argibiderik. Agian izango al zara bidaiarientzako informazio baliagarria bidaltzen lehena? :)

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Village De Santo Resort

hasita $101

Coral Quays Fish and Dive Resort

hasita $110

Port Olry Beach Bungalow

hasita $75

Beachfront Resort

hasita $62

The Espiritu Hotel

hasita $106

Reef Resort

hasita $97

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Aoba Island

Aoba, also known as Ambae, is an island in the South Pacific island

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Gaua

Gaua (also known as Santa Maria Island) is the largest of the Banks

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Ambrym

Ambrym is a volcanic island in Malampa Province in the archipelago of

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Vanua Lava

Vanua Lava is the second largest of the Banks Islands in Torba

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Çamlıca Hill

Çamlıca Hill (Turkish: Çamlıca Tepesi), aka Big Çamlıca Hill (Turk

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Üetliberg

The Üetliberg (also spelled Uetliberg, pronounced Шаблон:IPA in Zür

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Top of Mt. Takao (高尾山頂)

Top of Mt. Takao (高尾山頂) erakargarri turistikoa da, Mountains bat Sōg

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Gellért Hill

Gellért Hill (magyar. Gellért-hegy; Deutsch. Blocksberg; Latina. M

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Lysá hora

Lysá hora (Czech pronunciation: ]; Polish: Łysa Góra; German: Lys

Ikusi antzeko leku guztiak