Table Mountain (afrikaansez: Tafelberg; eusk. "Mahai Mendia") Lurmutur Hirian dagoen tontor laueko mendia da, hiriko banderan agertzen dena. Hiriko turismogune nagusienetariko bat da. Bisitariak funikularrez edo oinez igotzen dira. Mendia Table Mountain Parke Nazionalaren barnean dago.