Strahov monasterioa (txekieraz Strahovský klášter) Txekiar Errepublikako Praga hiriburuko Strahov barrutian dagoen premontretar monasterio bat da.
1143an Jindřich Zdík artzapezkikuak, Joan Pragako artzapezkikuak eta Ladislao II.a Bohemiakoaren aginduz eraiki zen. 1670ean Jeroným Hirnheim filosofo eta teologoa Strahoveko abadea bilakatu eta gaurdaino mantendu izan den eta monasterioari mundu mailan ospea ematen dion liburutegi ederra eraikitzen hasi zen, Teologia Aretoa delakoa (Teologický sál), 1679an amaitu zen. 1779an Václav Mayer abadeak gaur egun Filosofia Aretoa deritzona eraikiarazi zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |