Spiško gaztelua (eslovakieraz: Spišský hrad; hungarieraz: Szepesi vár; alemanez: Zipser Burg) ekialdeko Eslovakiako gaztelua da. Spišské Podhradie herrixkaren gainean eta Žehratik gertu dago, Spiš (hungarieraz: Szepes, alemanez: Zips, polonieraz: Spisz, latinez: Scepusium) izeneko eskualdean. 1993an UNESCOk gertuko monumentu kulturalekin batera Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
XII. mendean eraiki zuten eta Hungariako Erresumako Szepes konderriko gune nagusia izan zen.