Sinai mendia (arabieraz: طور سيناء, Ṭūr Sīnāʼ edo جبل موسى, Jabal Mūsá ; Egiptoko arabieraz: Gabal Mūsa, "Moisesen mendia"; hebreeraz: הר סיני Har Sinai ), Egiptoko ipar-ekialdera, Sinai penintsulako hegoaldean dagoen mendi bat da. Mendiak 2.285 metroko altuera dauka. Santa Katalina mendia, Egiptoko altuena dena, gertu du.
Bibliako Itun Zaharrak dioenez, mendi horretan eman zizkion Jaungoikoak Hamar Aginduak Moisesi. Santa Helenaren garaitik hona Jabal Musa izenez ere ezagutu izan da mendia (Moises mendia esan gura du).
Edozein modutan ere, ez dago adostasunik Jabal Musa eta Sinai mendia bat diren, eta gaur "Sinai mendia" esaten zaiona ote den Biblian aipatutakoa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |