Saqqarako Piramide Mailakatua

Saqqarako Piramide Mailakatua edo Zoserren Piramidea Dyeser edo Zoser faraoiaren hilobi edo zenotafioa da, Egiptoko III. dinastiako faraoia zena (K.a. 2650. urtea). Antzina Dyeser Dyeseru edo "Sakratuena" deitua, gaur egun, piramide mailakatua bezala ezagutzen da, eta, Manetonen arabera, Imhotepek eraikia izan zen, izen ezagundun historiako lehen arkitektoa. Saqqarako nekropoliko eraikinik nabarmenena da, Menfis hiritik hegoaldera eta Gizako piramideen eta gainontzeko piramide egipziarren prototipoa izan zen.

Saqqarako Piramide Mailakatua Saqqarako Piramide Mailakatua edo Zoserren Piramidea Dyeser edo Zoser faraoiaren hilobi edo zenotafioa da, Egiptoko III. dinastiako faraoia zena (K.a. 2650. urtea). Antzina Dyeser Dyeseru edo "Sakratuena" deitua, gaur egun, piramide mailakatua bezala ezagutzen da, eta, Manetonen arabera, Imhotepek eraikia izan zen, izen ezagundun historiako lehen arkitektoa. Saqqarako nekropoliko eraikinik nabarmenena da, Menfis hiritik hegoaldera eta Gizako piramideen eta gainontzeko piramide egipziarren prototipoa izan zen.

Piramide mailakatua, edo aurrepiramidea, lehen erret zenotafio monumentala izan zen eta Egipto eta munduko harrizko egitura handirik antzikoenatzat jotzen da.

Ospakizunetarako konplexu baten zati zen, harrizko harresi batez inguratua zegoena, non, tenplu bat eta eraikin sinbolikoak zeuden, gehienak trinkoak, helduezinezkoak, Heb Seda ospatzeko patio zabal batekin eta lurrazpiko galeria eta biltegi sistema korapilotsu batekin.

Dyeserren piramidea eraiki zen arte erret hilobiak, lurrazpiko ganbarak ziren, adobezko egitura batetaz estaliak, moztutako piramide formakoak, mastaba izenekoak. Dyeserren piramidea harriz egina dago, eta sei mastaba handiz osatuta dago, bata bestearen gainean, jatorrizko ideiaren bost berrikuspen eta garapen izan zirenak: oinarri karratudun mastaba bat, 63 metroko luze-zabaleraduna eta zortzi metro garai zena. Honen eraikuntza ere, Imhotepi ematen zaio, baina, Sanajten garaian, Dyeserren aurreko faraoiaren garaian; lehen mastaba hau izango litzateke, benetan, Antzinako Egipton, harlandua erabiliz eraiki zen lehen monumentua.

Piramidea, hil konplexu bat osatzen duen barruti batetan dago; 60 metroko garaiera izatera iritsi zen, 140ko luzera eta 118ko zabalera oinarrian, kareharri zuri leunduz estalia geratuz.

Piramide mailakatua iparraldetik hegoaldera 554 metro eta ekialdetik mendebaldera 277 metro neurtzen duen laukiluze formako barruti honen erdian dago. Harresia kareharrizkoa da; jatorrian, 10 metroko garaiera zuen eta hamalau ate faltsu zituen, eta sarrera bakarra, ate faltsu bat imitatzen zuten sartune batetan jarria. Eraikinek, zaindutako kanpo fatxadak dituzte, baina barnealdeak trinkoak dira.

Sarrera hau patio txiki batetara iristen da, eta, gero, gela hipostilo batetara, berrogei zutabe faszikulaturekin, pilastratara itsatsiak, barnealdean borobilduak, papiro enbor sortak imitatuz, bi hilaratan aurrez aurre jarriak 6,60 metroko garaieradunak eta oinarrian metro bete dutenak. Hauen gainean ateburu itxurako estalki bat eusten zen; hauek dira arte egipziarreko lehen harrizko zutabe ezagunak.

Ondoren, patio zabal bat dago, piramidearen hegoaldean, aldare txiki bat eta lau mugarrirekin. Azken hauek, beharbada, erresumaren mugak, non, faraoiak, Heb Sed jaian lehiaketa sinbolikoa egin behar izan zuen.

Piramide mailakatua

Dyeserren piramideak, laukiluze formako oinarria du (140x118 m) bere alderik luzeena ekialdetik mendebalderako norantzan dagoelarik. Bata bestearen gainean jarritako sei piramide enborretan datza, 60 metroko jatorrizko garaiera batekin. Piramideen gorputzen okertasuna, bertikalarekiko 16ºkoa da eta, gorengo mailan, 22ºkoa.

Piramidearen diseinuak hainbat diseinu eta aldaketa jasan behar izan zituen: lehenengo hirurak, mastabaren ideiarekin, eta, beste hirurak, piramide mailakatua osatuz. Kareharri silizeozko blokeak erabili ziren, gertuko harrobietatik ateratakoak, argamasarekin lotutakoak; kanpoaldea, bikor finezko kareharriz estali zen bi metroko bataz besteko sendoeraduna.

Piramidearen hirugarren egitasmoa, jatorrizko mastabaren zabaltzean, erret familiaren hilobiak jarri ahal izateko, eta hil konplexuaren hasieran zetzan.

32 metroko sakonera duten 11 putzu daude, nondik, beste hainbeste korridore horizontaletara iristen den. Bertan, harzurizko bi sarkofago aurkitu ziren, horietako bat, Dyeser faraoiaren alaba baten hondarrekin, faienzazko xaflekin estalitako gelak, baxuerliebean eginiko faraoiaren irudikapenekin, bere Necherjet izenarekin eta 48.000 ontzi zeramiko eta harrizko baino gehiago zituen biltegiekin, horietako askok, aurreko pertsonaia eta faraoien izenak grabatuta zituztelarik. Faraoien kasuan, I. eta II. dinastiako faraoiak ziren.

Dyeserren hil ganbara, piramidearen erdian dago, 28 metroko sakonera eta zazpi metroko zabalera duen putzu baten hondoan. Granitoz eraiki eta igeltsuz estali zen. 3500 kiloko granitozko bloke handi batekin itxia izan zen. Jean-Philippe Lauer arkitekto eta egiptologi frantziarrak, 1932tik konplexuaren berriztatzailea zenak, ehundaka urte beranduago datatua dagoen momia baten arrastoak aurkitu zituen.

Piramidea, Heb Sedeko patiotik ikusita

Konplexuko beste eraikin batzuk

Ildotutako hiru zutabeen tenplua: Ekialdeko harresiaren ondoan, piramidearen hegoekialdean, patio txikiago batetan, tenplu bat dago, nondik hiru zutabe ildotu gainirtetzen diren, itsatsiak, Jean Philippe Lauerrek berreraikia jatorrizko kapitelen altueraraino.

Sed jaiaren kaperak hainbat eraikin sinboliko dira, bertara sartzerik ez dagoena, dependentzia hauek fatxadak baino ez dira, barnean ez dago ezertxo ere, harrizko txintxorrekin beteak daude, kaperak imitatuz faraoiaren erregealdiaren hogeitamargarren urtearen jaialdia edo Heb Seda ospatzeko. Hauen aurrean bi tribuna ere badaude, beharbada, Goi eta Behe Egiptoren ikur zirenak.

Hegoaldeko etxea, piramidearen ekialdean dagoena, eraikin sinboliko bat da, hamabi metroko altuera duten lau zutabe ildotukin apaindua, ofrendentzako horma hilobiekin. Iparraldeko Etxeak, Hegoaldekotik gertu, antzerako fatxada du. Kapitelak dira aldatzen diren bakarrak. Arrastoen artean, Hethepererenebti eta Inetkaus printzesen izenak agertu ziren grabaturik.

Serdaba, ganbara txiki itxi bat da, piramidearen iparrekialdeko angelutik gertu dagoena, non, harriz eginiko faraoiaren estatua eseri bat aurkitu zen, bere izena, "Necherjet", grabatua zuelarik. Iparraldeko fatxadan bi zulo borobil daude, nondik, kanpotik, estatua ikus zitekeen. Ezagutzen den tamaina handiko lehen erret estatua da; jatorrizkoa, Kairoko Museo Egipziarrean dago.

Hil tenplua, piramidearen iparraldean dago, serdabaren ondoan eta hondakinetan dago. Hurbil dagoen pasabide batek piramidearen beheko mailetara eta faraoiaren sarkofagoa izango lukeen hil ganbarara daroa.

Hegoaldeko lubanarro handia harresiaren hegoaldearen barnean dago. Zazpi metroko zabalera eta 29ko hondoa du, eta granitozko ganbara eta hilarridun gela batetara daroa. Ez da ezagutzen lubanarro handi honen funtzioa.

Konplexurako sarrera Pasabide estalia Pasabidearen barnealdea Serdaba eta erret estatua

Kokapena

Kanpo loturak

Kategoria:Antzinako Egipto Kategoria:Heriotza

Kategoria: de.wikipedian nabarmendutako artikuluak Kategoria: fr.wikipedian nabarmendutako artikuluak

ar:هرم سقارة br:Piramidenn Djoser ca:Piràmide esglaonada de Djoser cs:Džoserova pyramida de:Djoser-Pyramide en:Pyramid of Djoser es:Pirámide escalonada de Zoser fi:Sakkaran porraspyramidi fr:Complexe funéraire de Djéser gl:Pirámide de Zoser hr:Stepenasta piramida hu:Dzsószer-piramis id:Piramida Djoser it:Complesso funerario di Djoser ja:ジェゼル王のピラミッド mk:Џосерова пирамида nl:Piramide van Djoser oc:Piramida de Djòser pl:Piramida Dżesera pt:Pirâmide de Djoser ru:Пирамида Джосера sh:Djoserova piramida sk:Stupňovitá pyramída v Sakkáre sr:Џосерова пирамида sv:Djosers trappstegspyramid tl:Tagilo ni Djoser tr:Basamaklı piramit zh:左塞爾金字塔

Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Nataly Cnyrim-Kimmel
29 July 2013
Created by the architect Imhotep, it is a unique stepped pyramid with 6 tiers. The blue tiles of Djoser’s tomb, the hieroglyphs in the pyramid of Pepi I, all breathtaking scenes.
Dilek I
30 August 2014
Tickets are adults:80LE student:40 LE. But you will probabily have to pay also inside.we gave total 80Le to the guides.
flybmi
29 June 2011
One of the Egyptians early attempts of Pyramid architecture. Make sure to reach a high-vantage point so that you can also see the surrounding pyramids.
Sharm Club Excursions
23 August 2019
Step pyramid at Saqqara is also known as Pyramid of King Joser (Zoser/Djoser). It is one of the oldest pyramids ever built in Egypt is now in a poor condition so you can not explore it from inside.
Ramez Marzouk
29 September 2013
Hier besichtigen Sie die erste Pyramide Ägyptens, die Stufenpyramide von König Djoser. Memphis Tours Kostenfrei Hotline :08001806685
Luna
18 April 2015
6000 años de historia. Los vigilantes engañan pidiendo propinas no hacerles caso
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Holiday Inn Cairo Maadi

hasita $162

HOLIDAY INN CAIRO MAADI

hasita $0

Maadi Hotel

hasita $124

Cataract Pyramids Resort

hasita $31

Omar Apartment

hasita $64

Villa Belle Epoque

hasita $185

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Pyramid of Userkaf

The Pyramid complex of Userkaf is located in the pyramid field at

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Pyramid of Unas

The Pyramid Complex of Unas is located in the pyramid field at

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Pyramid of Teti

The Pyramid complex of Teti is located in the pyramid field at

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Haram el-Shawaf

Haram el-Shawaf (Arabic: حرم الشواف‎) (The Sentinel), located

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Pyramid of Merenre

The burial pyramid of Pharaoh Merenre was constructed during the

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Pyramid of Neferefre

The burial pyramid of the Egyptian Pharaoh Neferefre (or Raneferef) is

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Pyramid of Neferirkare Kakai

Pyramid of Neferirkare Kakai is the second pyramid to be built at the

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Pyramid of Sahure

The Pyramid of Sahure is an Ancient Egyptian pyramid located in

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Gizako Piramide Handia

Gizako Piramide Handia edo Keopsen piramidea Munduko Zazpi Mirarietako

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Piramide Gorria

Piramide Gorria, bere izena, bere paramentuaren koloreagatik jasotzen

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Piramide Makurra

Piramide Makurra, edo Dahshurreko Hegoaldeko Piramidea, Snefru faraoi

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Gizako nekropolia

Gizako nekropolia Gizako ordokian dagoen piramide eta hilobi multzoa

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Pyramid of Amenemhat III (Dahshur)

King Amenemhat III built the Black pyramid during the Middle Kingdom

Ikusi antzeko leku guztiak