San Petri basilika

San Petri basilika Vatikano Hiriko eraikin garrantzitsuena da. Katolikoentzat eraikin erlijioso garrantzitsuena da munduan, bai tamainagatik (193 metro luze eta 44.5 metro garai), bai bere esanahiagatik ere.

San Petri ez da katedrala, baina bertan egiten ditu Aita Santuak bere elizkizun garrantzitsuenak. Hala ere, Aita Santuaren katedrala Erromako San Joan Laterangoa da.

Margherita Guarducci arkeologoak 1965ean egindako ikerketen arabera, basilikaren azpiko aldean hilobiratuta dago San Petri, Jesusen apostoluetako esanguratsuenetakoa eta tradizioaren arabera historiako lehen Aita Santu izan zena.

Historia

San Petri basilika mende askotako lanaren emaitza da. San Petri hil eta hilobiratu zuten lekuan egindako lehen oroigarritik hasi eta gaur arte aldaketa ikaragarriak izan ditu.

324. urtean, Konstantino enperadoreak lehen basilika eraikitzeko agindu zuen. XV. mendean basilikak zuen egoera kezkagarriaren aurrean, Aita Santuak botatzea eta berri bat egitea erabaki zuen. Julio II.aren garaian hasi ziren basilika berria egiten, 1506ko apirilaren 18an. 1526an amaitu zen, Paulo V.aren agintaldian, eta Aita Santu honen izena dago basilikaren sarreran idatzita. Garaiko artista askok lan egin zuten bertan, besteak beste, Bramante, Raffaello Sanzio, Michelangelo, Giacomo della Porta, Gianlorenzo Bernini eta Carlo Maderno.

Bramantek egin zuen basilikaren lehen diseinua, gurutze grekoaren oinplanoaz. Hala ere, lanak hasi berritan hil zen, eta Raffaellok jarraitu zuen lan horretan; honek gurutze latindarraren oinplanoaren arabera eraikitzen jarraitu zuen. Michelangelok berriro gurutze grekoaren oinplanoa hartu zuen, eta berak diseinatu zuen Pedroren hilobiaren gainean dagoen kupula erraldoia, Giacomo della Portak haren gauzatzea aurrera eraman zuelarik. Guiseppe Cesarik egin zituen kupula barneko margoak, santuen hierarkia eta Jainkoaren zentraltasuna irudikatuz.

Kupularen oinarrian ondoko esaldi hau dago idatzirik:

TU EST PETRUS, ET SUPER HANC PETRAM AEDIFICABO ECCLESIAM MEAM ET TIBI DABO CLAVES REGNI CAELORUM (Zu Pedro zara, eta harri horren gainean eraikiko dut nire Eliza, eta zuri emango dizkizut Zeruetako erreinuko giltzak)

Gaur egungo diseinuaren egilea Carlo Maderno da, Paulo V.aren garaian ataria diseinatu zuena. Berninik brontzezko baldakinoa eraiki zuen, Urbano VIII.a aita santuaren garaian.

Beste basilika nagusiak

  • San Joan Laterangoa
  • San Paulo Harresiz Kanpokoa
  • Santa Maria Nagusia

Ikus, gainera

  • San Petriko baldakinoa
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Turismoroma.it
26 August 2019
Free entry to the first 2 visited museums and archaeological sites. Free admission includes exhibition in the museum. Reduced ticket to all other museums and/or archaeologic sites visited thereafter.
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Residenza Paolo VI

hasita $145

Cosy 1 bed with large terrace near St.Peter's

hasita $0

Lunaria Suites Rome

hasita $158

Vatican Bed And Breakfast

hasita $101

Al Ponte Del Papa

hasita $74

St. Peter's View Apartment

hasita $74

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Kapera Sixtinoa

Kapera Sixtinoa (italieraz Cappella Sistina) Vatikano Hiriko Jauregi

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Institute for Works of Religion

The Institute for Works of Religion (Italian language: Istituto per le

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
San Petriren plaza

San Petriren plaza (italieraz: Piazza San Pietro, ˌpi̯aʦa san ˈp

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Vatikanoko Liburutegia

Vatikanoko Liburutegia (latinez: Bibliotheca Apostolica Vaticana)

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Jauregi Apostolikoa

Jauregi Apostolikoa (italieraz: Palazzo Apostolico) Aita Santuak

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Cortile del Belvedere

Donato Bramante's Cortile del Belvedere, the Courtyard of the

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Vatikanoko Museoak

Vatikanoko Museoak (italieraz: Musei Vaticani) Vatikano Hiriko

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Passetto di Borgo

The Passetto di Borgo, or simply Passetto, is an elevated passage that

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Las Lajasko santutegia

Las Lajasko Gure Andre Errosariokoaren Santutegia (gaztelaniaz:

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
San Agustin Church, Manila

San Agustin Church is a Roman Catholic church under the auspices of

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Miagao Church

The Miagao Church also known as the Santo Tomas de Villanueva Parish

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
St. Mary's Basilica, Kraków

Church of Our Lady Assumed into Heaven (also known as St. Mary's

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Santa Maria Church

The Church of Our Lady of the Assumption (Nuestra Señora de la

Ikusi antzeko leku guztiak