San Patrizioren katedrala Ipar Amerikako katedral neogotiko eta katoliko handiena da. New York hiriko Hamalaugarren eta Bosgarren Etorbidearen artean, Rockefeller Center eraikin-multzoarekin parez-pare. New Yorkeko elizbarrutiaren egoitza da. Bestalde, katedrala hau San Patrizio santuaren omenez eraiki zenez hiri honetako irlandar komunitatearen ikur garrantzitsua ere bada.