San Martin eliza (alemanez: Groß Sankt Martin, gehienean Groß St. Martin) Alemaniako Kolonia hiriko eliza katoliko erromanikoa da. Hiri zaharraren ekialdeko mugan dago, Rhin ibaitik hurbil. 1150-1240 bitartean eraikia, beneditar monasterio baten parte izan zen; monasterioa XIX. mendean eraitsi zuten. Kalte larriak izan zituen Bigarren Mundu Gerran, eta zati batzuk berreraiki behar izan ziren. Orduko indusketa arkeologikoetan erromatar garaiko aztarna garrantzitsuak agertu ziren.