Royal National Theatre, National Theatre edo NT Londresen dagoen antzoki bat da, Lambeth udalerrian dagoena. Erresuma Batuko hiru antzoki handietako bat da, Londres bertan dagoen Royal Opera House-kin eta Stratford-upon-Avonen dagoen Royal Shakespeare Company-rekin batera.
Historia
1963an The Old Vic antzokian sortu zen konpainia baina eraikin
berria altxatu zuten Tamesis ibaiaren
ertzean eta 1976an aldatu zen bertara. 1988an Royal National
Theatre izena erabiltzeko baimena jaso zuen baina National
Theatre izenarekin ezagutzen da.
2009an National Theatre Live programa abiatu zuen,
horrela mundu guztiko zinema aretoetan zuzenena ikusi ahal izaten
dra bertako antzerkiak.
Arkitektura
Hainbat aretok osatzen dute antzokia:
-
Olivier Theatre: Areto nagusia da, 1100 ikusle hartzen
dituena.Epidauro antzoki
greziarraren antzeko eraiki zuten. Aurreneko zuzendari artistikoa
izan zen Sir Laurence Olivier aktore ezagunaren izena darama.
-
Lyttelton Theatre: 890 ikuslentzako tokia du eta Oliver
Lyttelton zuzendariaren izena darama.
-
Dorfman Theatre: 400 ikusle sartzen direnez
aretotxikiena da. Lloyd Dorfman filantropoaren izena darama.
-
Temporary Theatre: 2013 eta 2016 artean izan zen areto
honek 225 eserleku zituen.
Zuzendarien
zerrenda
- Sir Laurence Olivier (1963-1973)
- Sir Peter Hall (1973-1988)
- Sir Richard Eyre (1988-1997)
- Sir Trevor Nunn (1997-2003)
- Sir Nicholas Hytner (2003-2015)
- Rufus Norris (2015- )
Informazio
praktikoa
- Helbidea: South Bank, London, SE1, Lambeth
- Ordutegia: astelehenetik larunbatera 9:30 - 23:00
- Metro geltokia: Waterloo
Kanpo
loturak