Rock and Roll Hall of Fame and Museum (euskaraz Rock and Rollaren Ospearen Aretoa eta Museoa) AEBetako Ohio estatuko Cleveland hirian dagoen museo bat da, Erie aintziaren ertzean. Bertan rock and roll musikaren historian nabarmendu diren musikari ospetsu eta eraginkorrenak omenduak daude, tartean Chuck Berry, James Brown, Ray Charles, Sam Cooke, Fats Domino, The Everly Brothers, Buddy Holly, Jerry Lee Lewis, Little Richard eta Elvis Presley.
1983ko apirilaren 25ean sortua izan zen. Gaur egungo eraikina berriz, 1995ean Ieoh Ming Pei txinatar arkitektoak diseinatu zuen.
Musikari edo taldeak bere lehen diskoa argitaratu zuenetik 25 urte igaro izana. Epaimahaia akademikoek, ekoizleek eta kazetariek osatzen dute, hauek rockaren historian baieztagarria dela uste duten musikari baten alde bozkatzen dute.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |