Reichstag eraikina (alemanez Reichstagsgebäude (i · ), normalki soilik Reichstag gisa laburtu eta izendatua) Alemaniako hiriburua den Berlin hiriburuan dagoen Mitte barrutiko Tiergarten auzoan kokatzen den eraikina da. 1999. urtetik aurrera Bundestag edo Alemaniar Legebiltzarraren biltokia da.
1894. urtean eraikitzez amaitu zen, bere diseinatzailea Paul Wallot izan zelarik. 1933. urtera arte Alemaniar Inperioko Reichstag legebiltzarraren egoitza izan zen.
1933an sute bat jasan zuen, gertakari honen zinezko arduraduna zein izan zen inoiz argitu ezin izan delarik. 1945an Bigarren Mundu Gerraren amaiera aldera, Berlingo guduan zehar jazotako borrokaldi latzen ondorioz eraikinak kalte handiak jasan zituen. 1960eko hamarkadan beharrezkoenak zituen eraberritzeak egin zitzaizkion. 1990eko hamarkadan burutu ziren berrikuntzen arduraduna Sir Norman Foster arkitekto britainiarra izan zen, hauen ondorioa gaur egun ikus daitekeen eraikinaren itxura da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |