Preikestolen

Preikestolen (euskaraz "pulpitua") plataforma itxurako harrizko formazio naturala da, Norvegiaren hego-mendebaldeko Lysefjorden fiordoaren ertzean kokatua, Stavanger hiritik hurbil. Haitz izugarri honek Hyvlatonnå du izen tradizionala.

Fiordoaren gainetik 604 metrora dago; horrela, ba, haitzaren ertzetik fiordoko uretaraino dagoen amildegia benetan ikaragarria da.

Preikestolenen gainaldeak lauki itxura du, eta alde bakoitza 25 metro luze da, gutxi gorabehera. Haitzaren gainaldea ia guztiz laua da.

Norvegiako turismo-ikusgai ezagunenetako bat da.

Nola iritsi

Stavanger da, Norvegiako laugarren hiririk garrantzitsuena, Preikestolenetik hurbilen dagoen hiria. Stavangerretik egunero zenbait ferry abiatzen dira, fiordoaren beste aldean kokaturiko Tau herriarekin komunikatzen dutenak (ordu erdi inguruko bidaia da). Tautik autobusak irteten dira, 20 minuturo Preikestolhytta-rainoko bidea egiten dutenak. Preikestolhytta zurezko etxetxo-multzo bat da, autobusek Preikestolenera doazen bidaiariak uzten dituzteneko aparkalekuaren aldamenean dagoena. Bertatik abiatzen da Preikestolenerako igoera, esperientzia zinez gogoangarria.

Preikestoleneraino igotzeko, oso ondo seinalaturiko bide batetik joaten da, mendi-bidezidorretatik barrena eta laku xarmagarrien artetik. Autobusen aparkalekuetatik hasita, ibilaldiak gutxienez ere lau ordu irauten du, mendizalea sasoi onean egonez gero. Iraupen horretan sartuta dago bi ordu inguruko igoera, gailurrean ordu erdiz egotea eta ordu eta erdiko jaitsiera. Erabateko sasoi onean dagoen mendizale batek hiru orduan egin lezake hori guztia.

Nolanahi ere, bide-tarte batzuk oso aldapatsuak dira; beraz, ez da pentsatu behar ibilaldi hau paseo gogorrago edo samurrago bat soilik denik: hori baino ariketa latzagoa da. Egia da haur txikiak dauzkaten familiek eta pertsona adintsuek ibilaldi hori egitea lortzen dutela, baina horretarako denbora gehiago behar izaten dute; baita egun osoa horretan ematera arte ere.

Ibilbidearen abiapuntua, Preikestolhytta gazte-aterpetxean, 270 metroko altueran dago gutxi gorabehera; Preikestolen 604 metrora dagoenez, garaiera-aldea 334 metrokoa da soilik, eta ibilbidea ez da bereziki luzea (3,8 kilometro); dena den, eta esan bezala, ibilaldia gogorragoa da datu horien arabera dirudiena baino, bidean zenbait muino igo eta jaitsi egiten baitira.

Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Preikestolen
Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Andreas Leonidou
10 July 2016
One of the best views in the region. Great hike as well. Children and dogs can climb up as well, just to give you a sense of how hard it is. But come prepared with good shoes ans something to eat
Phil M
13 August 2015
Awesome trip! You should go as early as possible (we strated at 7am)! Good shoes, water and some stuff to eat are recommended. It's not the easiest hike but still good to make. About 2 hours to get up
Kae  ? ? ? ??? ?? ? ?
6 July 2012
Amazing! Preikestolen is a massive cliff 604 metres (1982 feet) The top of the cliff is approximately 25 by 25 metres (82 feet), almost flat, and is a famous tourist attraction in Norway.
Tereza Bartáková
31 May 2017
What a lovely hike! Definitely must-see place, it's better to get there in the morning tho later on there are plenty of tourists. The hike all the way up is about 1,5 hours.
Kate Furman
26 May 2017
Hike early to avoid the crowds.
Izabela Radomska
16 June 2017
Much lighter hike than Trolltunga. Amazing view to the fjord with incredible colors. The look 600 metres down makes you dizzy.
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com
9.0/10
Paul Colomiets, Nadya Popova eta 33,286 jende gehiago egon da hemen
Mapa
Preikestolvegen 50, 4100 Jørpeland, Norvegia Eskuratu jarraibideak
Fri 10:00 AM–5:00 PM
Sat 9:00 AM–6:00 PM
Sun 9:00 AM–8:00 PM
Mon 9:00 AM–6:00 PM
Tue 11:00 AM–6:00 PM
Wed 9:00 AM–6:00 PM

Pulpit Rock on Foursquare

Preikestolen on Facebook

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Charming house from 1880 in Stavanger City Centre

hasita $0

Kronen Gaard Hotel

hasita $155

Scandic Stavanger City

hasita $201

Park Inn By Radisson Stavanger

hasita $138

Stavanger St Svithun Vandrerhjem

hasita $47

City Housing - Kirkebakken 8

hasita $148

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Forsand kyrkje

Forsand kirke (Forsand kyrkje) er en kirke i Forsand kommune,

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Månafossen

The Månafossen waterfall, located at the bottom of the fjord Frafjord

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Kjeragbolten

Kjeragbolten is a boulder located in the Kjerag mountain in Rogaland,

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Kjerag

Kjerag or Kiragg is a Norwegian mountain, located in Lysefjorden, in

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Frue Church

Frue Church or Hetland Church (norsk bokmål. Frue

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Varden Church

Varden Church (norsk bokmål. Varden kirke) is a parish church in

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
St. Johannes Church (Stavanger)

St. Johannes Church (norsk bokmål. St. Johannes kirke) is a parish

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Stavanger City Bridge

Stavanger City Bridge (norsk bokmål. Stavanger bybru) is a

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Trolltunga

Trolltunga is a piece of rock that stands horizontally out of the

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Doverreko itsaslabar zuriak

Doverreko itsaslabar zuriak (ingelesez, white cliffs of Dover) dira

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Pilat duna

Pilat duna (frantsesez: Dune du Pilat edo Grande Dune du Pilat)

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Balanced Rock

Balanced Rock is one of the most popular features of Arches National

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Loch Ard Gorge

The Loch Ard Gorge is part of Port Campbell National Park, Victoria,

Ikusi antzeko leku guztiak