San Joan Nepomukekoaren erromes eliza (txekieraz: Poutní kostel svatého Jana Nepomuckého) Žďár nad Sázavouko eliza kristaua da, barroko estiloan eraikia. Jan Santini Aichel arkitektoak diseinatuta, eraikitze lanak 1727an bukatu zituzten. Joan Nepomukekoak bertan egin zituen bere lehen ikasketak. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1994an.