Petronas dorre bikiak edo Petronas Dorreak Malaysiako hiriburu den Kuala Lumpur hiriko bi etxeorratz dira. 1998 eta 2004 urteetan zehar munduko etxeorratzik garaienak izan ziren. 2004an Taipei 101 dorreak Petronas dorreak gainditu eta eraikin altuenaren titulua kendu zien. Dorreek 88 solairu ditu eta 452 metroko garaiera.
Cesar Pelli arkitektoak diseinatua, dorreek arte islamiarraren ezaugarriak jarraituta eraikita daude. Dorreak Petronas petrolio enpresaren egoitza ezartzeko eraiki ziren, izan ere, enpresa horrek lehen dorre guztia betetzen du bere bulegoekin.
41. eta 42. solairuetan (170 m garai) zeruzubi bat dago, bi solairukoa eta 58 m luze dena.