Parc des Princes estadioa, Parisko 16. kantoian dagoen estadioa da. Hasieran, Velodromo bat zen eta bertan Frantziako Toura amaitzen zen. Garai batean, Frantziako Estadio Nazionala izan zen Stade de France estadioa eraiki zuten arte. Egun, 48.712 lagunentzako eserlekuak ditu eta bertan txapelketa asko antolatu izan dira.