Palmira

Palmira, Siriako basamortuan dagoen antzinako hiria da, Hims probintzian, gaur egungo Tadmor edo Tadmir hiritik 3 kilometrotara (palmira hitz beraren arabierazko bertsioa, "datil palmondoen hiria" esan nahi duena). Gaur egun, bere hondakin zabalak baino ez dira geratzen, nazioarteko turismo handia hartzen dutenak. Antzinako Palmira erresuma nabateoaren hiriburu izan zen Zenobia erreginaren erregealdi laburrean, 266 eta 272 bitartean.

Historia

Afqako oasiaren auzogunean gertatu ziren, Mariko artxibategietatik euren existentzia ezagutzen den lehen finkapenak. Biblian, Tadmor eta Tamar izenekin aipatzen da (Itsaso Hiletik gertu dagoen beste hiri batekin nahasketa dagoen arren). Sirian seleuzidarrak nagusi izan ziren garaian, Palmirak bere independentzia lortu zuen.

K. a. 41ean, Palmirako biztanleak Marko Antonioren tropetatik ihes egin zuten Eufrates ibaiaren beste aldera. I. mendean, Siria erromatar probintzia bihurtu zen, eta hiriak aurrera egin zuen karabanen merkataritzarekin, Zetaren Bidean baitzegoen.

Bisita baten ondoren, Hadriano erromatar enperadoreak, Palmirari, hiri aske eskubideak eman zizkion, eta izena Palmyra Hadrianagatik aldatu zuen.

Sasaniden aurkako gerran Valeriano erromatar enperadorea harrapatua izan ondoren, Palmirak mugak defendatu zituen Septimio Odenato edo Odaenathus gobernariaren agindupean. Hau hil ondoren, bere alarguna zen Zenobiak, bere seme Vabalatoren izenean, Palmiran ezarri zuen bere erresuma nabateoaren hiriburua. Bere independentzia sei urtez mantendu zuen, Erromaren setio eta birkonkistatze nahiaren aurrean, bere eragin eremua Egiptoraino hedatuz. 272an, garaitua eta Aureliano enperadoreak preso eramana izan zen, nork, urrezko kateekin lotuta, gurdi batetik tirarazi zuen bere garaipen martxan. Gero, barkatua izan zen, eta Tiburreko villa batetara erretiratu ahal izan zen. Bertako biztanleen beste matxinada baten ondoren, Palmira, 273an suntsitua izan zen. Dioklezianok berreraiki zuen Palmira, hiri berria, txikiagoa zen arren, eta handik gertu kanpamendu bat ezarri zuen, sasaniden aurkako defentsa bezala.

634an, arabiarrek hartu zuten, eta, 1089an, lurrikara batek erabat suntsitu zuen.

Turismoa

Palmirako turismogune nagusia, hiriko hondakinak dira, horien artean, Bel jainkoaren tenplua nabarmentzen delarik. 32an eraikia, Bel jainkoaren gurtzara sagaratua izan zen, Baal hitz babiloniarretik eratorria, jauna edo jabea esan nahi duena. Hiriko biztanleen jainko gorena zen, jainkoen jainkoa. Tenpluan, IV. mendean eliza bihurtua izan zena, animalien sakrifizioak egiten ziren.

Tenplutik metro gutxira, 1200 metroko kolomadi handi bat hasten da, antzinako hiriaren ardatza zena, 200.000 biztanle izatera iritsi zen (biztanleria handia garai hartako hiri batentzako). Zutabeen artean, kale zabaletik, animaliak zebiltzan eta, zutabeen azpian, pertsonak ibiltzeko bidezidorrak zeuden. Kolomadi handiaren alboetan, kontserbazio maila handi edo txikiagoan dauden hondakinak daude: babiloniar jainkoa zen Neboren tenplua, hil tenplua, Diokleziano erromatar enperadorearen kanpamendua, aurretik Zenobia erreginaren jauregia izan zena; antzokia, eta, beste batzuen artean, agora, non merkataritza lanak eta eztabaidatu egiten zen. Kolomaditik pixkat aldendua, tenplu eder bat dago, honen funtzioa zehaztasunez ezagutzen ez dena, baina eraikina oso ondo kontserbatua dago.

Hiritik irten eta mendietan kilometro bat barneratuz, egonezina eta tristezia eragiten duen paisaia duen toki bat dago, karratuak eta trinkoak diren dorreak bezalako eraikinekin: Hilobien harana da. Hiru hilobi mota daude, eta Kristo ondorengo garaiko lehen hiru mendeetan eraikiak izan ziren. Eraikin hauetakoren batzuk, 500 gorpu izatera ere hel zitezkeen.

Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Damiano Crognali
13 May 2011
The good price for hotel with wifi and breackfast include is 500 sp if you find at 400 it is the best!! There are many place and a few turist. No problem
Stepan Chizhov
11 May 2013
Site of Palmyra - ruins of an important city located in an oasis - is a UNESCO World Heritage Site
Damiano Crognali
13 May 2011
Pay 500 sp the ticket. Take care: no ATM in Palmyra city
☝ ????
3 April 2016
Help me I'm hungry
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
MIST HOTEL & SPA BY WARWICK

hasita $212

Le Notre Hotel & Ski Resort

hasita $80

Le Cedrus Suites Hotel

hasita $113

Miramar Hotel Resort and Spa

hasita $0

Hotel Chbat

hasita $70

Le Tournant Hotel & Resort

hasita $140

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Qalat Ibn Man

Qalat Ibn Man (arabieraz: قلعة ابن معن‎) edo Palmirako

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Qasr al-Heer al-Gharbi

Qasr al-Heer al-Gharbi castle (Arabic: قصر الحير الغربي&

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Qasr al-Heer al-Sharqi

Qasr al-Heer al-Sharqi (Eastern al-Heer Palace or the 'Eastern

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Shmemis

Shmemis (Arabic: قلعة شميميس‎) also ash-Shmemis, ash-Shmam

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Qasr ibn Wardan

Qasr ibn Wardan (قصر أبن وردان in Arabic) is a 6th century castle com

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Great Mosque of al-Nuri

The Great Mosque of al-Nuri (Arabic: جامع النوري الكبير‎)

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Monastery of Saint Moses the Abyssinian

Mar Musa or Deir Mar Musa al-Habashi (دير مار موسى الحبشي, l

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Kadesh

Kadesh edo Qadesh egungo Siriaren mendebaldeko antzinako hiria da,

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Hierapolis

Hierapolis (Greek: Ἱεράπολις 'holy city') was the ancient Greek cit

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Megiddo

Megiddo (hebreeraz מגידו, Har-Megiddo; arabieraz: المج

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Kerkouane

Kerkouane edo Kerkuane (arabieraz: كركوان) antzinaroko hiri punik

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Kartago

Kartago (fenizieraz Kart Hagasht = hiri berri) antzinako hiria izan

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Leptis Magna

Leptis Magna (arabieraz: لَبْدَة), Kartagoko eta gero Erromatar Inperi

Ikusi antzeko leku guztiak