Orkadak edo Orkada uharteak (ingelesez Orkney) Ipar Itsasoan daude, Eskoziako kostaldetik 16 km-tara iparralderantz, honen eta Shetland uharteen artean.
20 irla populatuk eta 50 txikiago batzuk osatzen dute uhartedia. Halaber, Orkney Islands Council izeneko eskualdea osatzen dute. Orkney Mainland uharterik handiena da, eta bertan dago Kirkwall hiriburua (8.500 biztanle).
Guztira, eskualdeak 19.590 biztanle ditu, 990 km2-tan banatuta (20 bizt./km2).
1982tik "Orkney Folk Festival" izeneko musika jaialdia antolatzen dute uharteetan. Stromness, Kirkwall, St Margaret's Hope, Finstown, Papa Westray, Harray eta Hoy herrietan ekitaldietan burutzen dituzte.