Omeiatarren meskita edo Damaskoko Meskita Handia (arabieraz: جامع بني أمية الكبير, Ğām' Banī 'Umayya al-Kabīr), lehen San Joan Bataiatzailearen basilika (grezieraz: Βασιλική του Αγίου Ιωάννη του Βαπτιστή, Vasilikí tou Agíou Ioánni tou Vaptistí), Damaskoko antzinako hiriko meskita da, munduko handienetariko eta zaharrenetariko bat dena. Islamaren laugarren lekurik sakratuena da.
634an arabiarrek hiria konkistatu zutenean, Konstantino I.a Handiaren garaian eraturiko basilika kristauaren lekuan meskita eraiki zuten. Meskitak oraindik Joan Bataiatzailearen burua mantentzen du, kristauek zein musulmanek profetatzat hartzen dutena, eta baita munduaren bukaeran Isa itzuliko den lekua ere. Saladinaren hilobia meskitako iparraldeko harresiaren ondoan dagoen lorategi batean dago.