Oaxaca (izen ofiziala Oaxaca de Juárez, Benito Juárez (1806-1872) presidente eta heroi nazionalaren omenez), Mexikoko Oaxaca estatuko hiriburua da. Hegoaldeko Sierra Madren kokatutako Oaxaca haranean dago, itsas mailatik 1.555 metrora. 2005ean 258.008 biztanle zituen. Mexikoko hegoaldeko hiri nagusietako bat da.
Espainarrak iritsi baino zenbait mende lehenago zapotekak eta mixtekak Oaxaka haraneko Monte Albán eta Mitlan bizi izan ziren. Hiri koloniala 1532an sortua izan zen.
Garrantzi handiko hiria izan zen Mexikoko iraultzan; han jaioak ziren Juárez eta Porfirio Díaz.
Datu klimatikoak (Oaxaca, 1951-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 38.5 | 37.0 | 40.5 | 41.6 | 43.0 | 40.0 | 36.7 | 36.5 | 36.0 | 35.5 | 35.0 | 34.0 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 27.6 | 29.5 | 31.9 | 33.2 | 32.4 | 29.4 | 28.5 | 28.5 | 27.8 | 27.9 | 27.7 | 27.0 | 29.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 18.3 | 19.8 | 22.3 | 24.0 | 24.1 | 22.8 | 21.9 | 21.8 | 21.5 | 20.8 | 19.4 | 18.3 | 21.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 0.5 | 1.0 | 3.0 | 4.0 | 9.0 | 9.0 | 9.0 | 9.0 | 9.0 | 4.5 | 2.5 | 0.5 | ' |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 9.0 | 10.2 | 12.7 | 14.8 | 15.9 | 16.1 | 15.2 | 15.0 | 15.3 | 13.7 | 11.1 | 9.6 | 13.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 3.3 | 5.1 | 13.1 | 39.3 | 86.4 | 170.4 | 116.3 | 111.6 | 135.6 | 52.3 | 9.3 | 3.3 | 746.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 0.9 | 1.3 | 2.3 | 5.7 | 10.7 | 17.2 | 16.9 | 16.3 | 17.1 | 7.8 | 2.3 | 1.0 | 99.5 |
Iturria: Servicio Meteorologico Nacional |
Ekonomia jarduera nagusiak kimika eta oihalgintza dira.
Hirigune historikoan garai kolonialeko eraikin bikain asko dago. Horregatik Mexikoko turismo gune nagusietako bat da. 1987an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Aipagarriak dira Santo Domingo eliza, katedrala, Gobernu Jauregia eta La Soledad santutegia besteak beste, eta Oaxaca hiri inguruan dauden mixteken eta zapoteken aztarnategiak.