Montserrateko monasterioa

Montserrateko Santa Maria monasterioa (katalanez Santa Maria de Montserrat) Kataluniako Bartzelonako probintzian dagoen Montserrat mendikatean dagoen monasterio beneditarra da. Bages eskualdeko Monistrol de Montserrat udalerrian dago eta itsas mailatik 720 metroko garaierara gorentzen da. Kataluniako ikur garrantzitsua da, sinestunen erromesaldi eta turisten bisitaleku derrigorrezkoa bilakatu delarik. Gaur egungo bertako abadea Josep Maria Soler i Canals da.

Monasterioko multzo osoa, bai etxalekuak bai eta aldameneko zerbitzuak, herrigune txiki bat osatzen dute eta 2006ko erroldaren arabera 68 biztanle omen ditu.

Historia

Jatorria zalantzazkoa da, baina 880. urte inguruan omen dago. XI. mendean, Santa Maria izeneko monasterioa Ripoll aldeko monjeek sortu zuten izen bereko baseliza egon zen tokian. Denborarekin hazi ondoren, santutegi bihurtu zen eta, XII. mendearen amaieran abadia izateko bidean jarri zen. Hala ere, Mendebaldeko Zismak eragindako liskarrak direla-eta, 1409 arte ez zuten horrelakorik lortu, eta urte batzuk Ripolleko monasterioaren agintetik autonomia eskuratu zuten.

1493an, ordea, Fernando II.a Aragoikoak abadia Valladolideko kongregazioaren menpe utzi zuen. Urte hartan bertan Bernat de Boïl izeneko fraidea Cristobal Colonekin batera Ameriketara abiatu zen, Montserrateko ama birjinaren kultoa zabalduz.

XIX. mendea bereziki tragikoa izan zen Montserraten: Birritan sutan ipini zuen armada napoleondarrak 1811 eta 1812an. 1835ean bestela Mendizabalen desamortizazioaren ondorioak pairatu zituen, berriro arpilatze eta sutearekin. 1844an hala ere bizitza itzuli zen monasteriora, eta Valladolidetik independentzia erdietsi zuten. 1858an zaharberritzeari ekin zioten.

Frankismoan, tarte batean erregimenaren alde egon ostean, 1947an Aureli M. Escarré abadearen eskutik jarrera katalanista hartu eta erresistentzia antifrankista gune bihurtu zen. Ordutik haziz joan da eta gaur egun (2008) herrialde osoko liburutegirik hoberenetarikoa dauka, ia 300.000 liburukiekin eta 400 bat inkunable. 76 monje bizi dira, eta haurrek osatutako abesbatza oso ezaguna da.

Azken abadeak

  • Miquel Muntadas (1858-1885)
  • Josep Deàs (1885-1921)
  • Antoni Maria Marcet (1921-1946)
  • Aureli Maria Escarré (1946-1966)
  • Gabriel Maria Brasó (laguntzaile, 1961-1966)
  • Cassià Maria Just (1966-1989)
  • Sebastià Bardolet (1989-2000)
  • Josep Maria Soler (2000-...)

Sarbideak

Montserrat monasterio multzoa mendiaren bihotz-bihotzean kokatzen da. Leku honetara bertaratzeko Monistrol de Montserrat udalerritik datorren BP-1121 errepidea har dezakegu, aipatutako udalerri honetan C-55 errepidea edo Montserrat Mendiko Parke Nazionala gurutzatzen duen BP-1103 errepideekin lotzen da. El Bruc udalerria (Sant Pau de la Guàrdia) N-II eta A-2 autobideekin batzen da.

Monasterio honetara Monistrol de Montserrat udalerritik irteten den Kataluniako Generalitateko Trenak (Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya) erakundearen tren-kremaileraren bidez ailegatu gaitezke, bai eta kilometro batzuk lehendik ateratzen den funikular baten bidez.

Ikus, gainera

  • Arantzazuko santutegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Vova Novaque
3 December 2016
The place to visit for a day trip from Barcelona. In November was quite comfortable. In high season super overcrowded. Spend more time walking in the mountains that queuing in the Church.
Jane
1 November 2012
Worth a trip from Barcelona. You really need a full day to enjoy and explore the surroundings. Take the Sant Joan funicular and wear sturdy shoes for walking the stony trails.
Gabriel Carmo
4 September 2014
Wonderful landscape!!! The kids choir is amazing. Worth visiting. Go early in the morning. Climb until the most important belvederes and go down. I suggest entering the temple until 12am.
Svetlana Fawksie
22 July 2013
Take the first train (~8:00-8:30, FGS from Espanya) to avoid huge crowds and queue to Black Madonna. Buy train+cremallera, train+aeri to save money. Taking a walk for beautiful landscapes is a MUST.
Oh-Barcelona.com
18 December 2012
Just an hour's train ride away from the city centre lies Montserrat mountain, where you can see Benedictine Abbey as well as some breathtaking views!
Luis Castro
9 December 2014
Quiet place, the best hours to go are in the morning. Not many people go before lunch. So you will have time to take photos and walk.
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com
8.5/10
Andrey Kholmanyuk, Denis Morozov eta 188,385 jende gehiago egon da hemen
Mapa
1.2km from BP-1103, 08691 Monistrol de Montserrat, Barcelona, Espainia Eskuratu jarraibideak
Thu-Fri 10:00 AM–5:00 PM
Sat 10:00 AM–6:00 PM
Sun 9:00 AM–6:00 PM
Mon 10:00 AM–6:00 PM
Tue 10:00 AM–4:00 PM

Santa Maria de Montserrat Abbey on Foursquare

Montserrateko monasterioa on Facebook

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Placido Apartment Manresa

hasita $0

Hotel Abat Cisneros Montserrat

hasita $133

Montserrat Hotel & Training Center

hasita $66

Can Misse

hasita $108

Urbi Apartments

hasita $74

Can Bonastre Wine Resort

hasita $183

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Aeri de Montserrat

The Aeri de Montserrat is an aerial cable car which provides one of

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Terrassako katedrala

Terrassako katedrala edota Espiritu Santuaren katedrala (katalanez

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Monumental church complex of Sant Pere de Terrassa

Monumental church complex of Sant Pere is a Bien de Interés Cultural

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Castillo cartuja de Vallparadís

O castelo cartuxa de Vallparadís (en catalán: Castell cartoixa d

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Textile Museum and Documentation Centre

The Textile Museum and Documentation Centre (Catalan: Centre de

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Pont del Diable

The Pont del Diable (Spanish: Puente del Diablo, English: Devil's

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Castle of Gallifa

The Castle of Gallifa is found on the plain that accommodates Gallifa,

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Catalunya en Miniatura

Catalunya en Miniatura (Шаблон:IPA-ca, in English 'Catalonia in minia

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Břevnov Monastery

Břevnov Abbey (Czech: Břevnovský klášter) is a Benedictine mona

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Vézelayko abadia

Vézelayko abadia edo Santa Mariaren basilika (frantsesez Basilique

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Abbey of St. Victor, Marseille

The Abbey of St. Victor, Marseille, is a late Roman former monastic

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Santo Domingo de Siloseko monasterioa

Santo Domingo de Siloseko monasterioa Espainiako tenplu beneditar

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
St. Emmeram's Abbey

St. Emmeram's Abbey (Kloster Sankt Emmeram or Reichsabtei Sankt

Ikusi antzeko leku guztiak