Monticello Thomas Jefferson Ameriketako Estatu Batuetako hirugarren presidentearen plantazioa izan zen. Jeffersonek berak diseinatu zuen muino baten tontorrean eta bere fatxada, txanpon eta bileteetan agertzen denez, herrialdeko ikur bilakatu zen.
Charlottesville hiritik gertu kokaturik, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1987an eta 1966tik aurrera Ameriketako Estatu Batuetako Gune Historikoen Erregistroan dago.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |