Mont Saint-Michel

Le Mont-Saint-Michel frantseseraz, euskaraz Saint Michel Mendia edo Done Mikelen Mendia. Frantziako Normandiako eskualdean dagoen granitozko irla edo uharte arrokatsu bat da. Couesnon ibaiaren estuarioan dagoen muino harritsu batean kokatzen da. Frantziar herrialdetik itsasora kilometro batetara barneratzen da. Kokaleku hau Avranchesetik gertu gelditzen da.

Bere izendapena, bertako Saint Michel (Mikel Donea edo San Migel) goiaingeruari konsagratua dagoen abadetxeari zor dio, Erdi Aroan berriz, bere izena «Mons Sancti Michaeli in periculo mari» izan zen.

Era berean, uharte hau Mont-Sant-Michel herriaren erdigune naturala da, erdigune geografikoaren faltan. Pontorson kantoian dago, Manche-ko Departamentu frantziarran.

Saint-Michel mendiaren arkitektura harrigarriak eta bere badiak Normandiako leku jendetsueta bisitatuenen artean kokatzen dute eta Frantziako aurrenekotakoa, urteko 3.200.000 bisitariekin. Mikel Goiangeruaren estatua bat dago abate-elizaren gailurrean, itsas-bazterretik 170 metrotara altxatzen delarik.

Eraikuntza ugarien kalitatea, banaka-banaka Monument historiques delakoaren bidez sailkatzen da (eliz parrokiala, adibidez 1909tik aurrera) edo monumentu historikoen zerrenda gehigarrian izen ematen zaielarik.

Monumentu historiko bezala aldarrikatu zuten 1862. urte ezkeroztik aurrera, 1979tik aurrera Saint-Michel Mendia Unesco-ren Gizateriaren Ondarearen Zerrendan agertzen da. UNESCO-ren Adarrikapenean Moidrey-eko Errota ere barnean sartzen delarik, lurretik lau kilometro inguru barnerago ().

Geografia

Saint-Michel Mendia, iparraldeko 48°38'10" latitudera eta mendebaldeko 1°30'40" longitudera dago, bere badia Ozeano Atlantikoak bustitzen du. Uharteak 960 metrotako zirkunferentzia du eta azalera gutxi gorabehera 280 hektareatakoa da, bere arrokaren gailurrak 92 metroko garaierara iristen delarik.

Scissy-ko Basoa eta itsasoaren inbasioa

Galoen garaian, Saint-Michel mendia, bere bizilaguna den Tombelaine itsas-arrokaren antzera, "Scissy-ko basoaren erdi-erdian gorentzen zen, baina garai hartan, Chausey-ren ibaiondoa, gaur egun baino 48 kilometro urrutirago zegoen".

Scissy-ko baso hau kondaira bat izango zen ziurrenik, bere izateaz ez baidago inongo frogarik.

Ibaien handitzeak

Mendiak asko sufritu zuen Saint-Michel-eko badia urpean utzi zuten ibaien handitzeengatik: Sélune eta Sée inaiak), eta batez ere, XV. mendean, Couesnon ibaia, garai hartan Normandia eta Bretainia-ren muga zena, urez gainezka hasi bapatean mendiaren mendebaldean eta Mont Saint-Michel Bretainiatik Normandiaren jabegora pasarazi zuen.

Oraindik mugako biztanle askok txantxa edo olgetagai moduan hartzen dute kondaira hau; gaur egun Couesnon-ek ez du Normadia eta Bretainia-ren arteko mugarik zehazten, muga hau Couesnon-eko mendebaldetik kilometro batzutara aurkitzen baita.

Bertako esaera zahar batek gertaera hau oroituarazten digu:

«Le Couesnon dans sa folie mît le mont en Normandie»

Itsasaldiak: Itsasgora eta itsasbeherak

Badiaren itsasaldi ikusgarriek mendia gotorleku menperaezin bihurtu zuten. Mendeetan zehar, lurrez eta itsasbeheraz bakarrik sar zitekeen bertara, eta itsasoz itsasbehera zegoenean. Gaur egun bere arrokazko oinetara ailegatzen den errepide baten bitartez irits gintezke abatetxera.

Dikea

Urteak igaro hala, Saint-Michel mendiaren badia, bere biztanle edo jabeen bidez polderizazioari atxikitu zitzaion.

Ekintza nabariena, 1880ean, "bide, kanal eta portuen" bidez urpera ezinezko dike baten eraikuntza izan zen, nahiz eta agintarien aurkakotasuna eduki. Dike honek badiaren hondarreztatzea ekarri zuen, gertaera honek mendiaren uharte izatea arriskuan jarri zuen, horregatik dikea suntsitzea komeni zen, hondarreztatzeari amaiera emateko.

Badia hondarrez libratzeko beste proiektu berri bat dago martxan, eta beste gauzen artean errepidea zubi batengatik aldatuko da.

Demografia

Шаблон:DemogFR

Historia

Druidak

Keltiar tribu batzuk, Mont Saint-Michel-eko Scissy-ko Basoa okupatu zuten eta beren kultu druidikoak ospatzera hurbiltzen ziren. XVIII. mendeko historiagile bretoia zen Gil Deric abatearen arabera, arroka granitiko hura "Mi vel Tumba Beneni" izendapena jaso zuen (euskaraz: "Belenus-en Hilobiaren Mendia"), Belenus, eguzkiaren jainko galiatarraren omenez. Garai haietarako bazen han megalito erraldoi bat, eta galiarrek hilerri bat ezarri zuten bere inguruetan.

Erromatarrak

Erromatarrek Herkules Portua izenez ezagutu zuten, eta euren ailegatzearekin Armorika gurutzatzen zuten errepideaen eraikuntza etorri zen, eta hauetako batek, Dolo Fanarfmers-ekin lotzen zuen, Mons Belonus-en mendebaldetik igaroz; halera, itsasoaren handitzearekin ekialderuntz mugituko zen, azkenik desagertuaraziz, Avranches-eko igarobidearekin bat eginik.

Kristau aroko hastapenak

Kristautasuna Armorikan IV. mende aldera agertu zen.

Lehenengo otoilekua, San Esteban-en omenez, Hilerri Mendiaren erdialdean ezarri zuten. Gero San Sinforiano-ren omenezkoa (Varas-eko lehen martirra) harritzarraren oinetan eraiki zen, merovingiar estilokoa. Ermitau batzuek leku hauek babestu eta Astériac (Beauvoir) apaizaren bidez beharrezko jakiak jasotzen zituzten.

Abatetxearen jatorria VIII edo IX. mende inguruetan ezarri beharrekoak dira. Kondaira baten arabera, 708an, Avranches-eko gotzaiak zen Aubert-ek, San Migel-en omenezko otoileku bat eraiki berri zuen, behin eta berriz goiangeruari pertsonalki eskatu ostean.

Abatetxe benediktarraren sorrera 966. urtean

Karlomagnoren erregealdiak Neustriari egonkortasun aro bat ekarri zion. Amaiera Enperadorearen heriotzarekin etorriko zen, anarkia eta nahasmen garai bati hasiera emanaz, batez ere normandarren inbasioekin, bereziki Rollon-ek hondatu zuen eskualdea 875an.

Saint-Clair-sur-Epte-ko Akordioak (912) Rollon-i zilegitasuna eman zion, Ruan-go Konde bihurtuz, kristautasunera bilakatzeko baldintzapean. Honen ondoren, bere lapurreta eta suntsiketen garaian eginiko zitalkeriak moldatzen saiatu zen eta ihes eginarazi zien fraideei modu aberatsean kalte-ordaindu zien.

Bere semea Gillen Longue-Épée izan zen oinordeko 917 eta bere aita bezain eskuzabal izan zen monasterioekin, bere 942ko erailketa arte.

Bere iloba, Richard I.a "Beldurgabea", bertako elizgizonen pasibitateaz haserre agertu zen, beren kultuen ardura diru-ordainpeko ordezkari batzuei uzten baitzieten. Joan XIII.a Aita Santuaren bitartez agintean baimen bat lortu zuen, erregea bera konsagratuz, leku hartan ordena ezar zedin.

Abatetxearen lurpeko pasabideetan keltiarren arrasto megalitikoak aurkitu izan dira.

XI. mendean 50 fraide besterik ez zeuden, erromesentzako aterpetxeak eraikitzearen arduradunak.

XIII. mendea

1204an, Guido de Thouars-en agintepean zeuden gerlari bretoiek Mont Saint-Michel-i su mena zioten. Felipe Augusto II.a erregeak monastegia berreraikitzeko diru kopuru bikaina eskeini zuen helburu horretarako. Normadiar estilo arkitektonikodun Miresgarritasunaren Katedralea 1228. urtean amaitu zen.

Mende honetan, bretoiek, normandarrek eta ingelesek, aterpetxeen suntsiketa burutu zuten. Hau berriz errepika ez zedin kokapena gotorleku bihurtu zen.

Ehun Urteko Gerratea

Hartuezina mantendu zen, ingelesek ezin izan baizuten konkistatu nahiz eta aldi askotan eraso egin. Gotiko flamigero estiloa sarri agertzen da garai honetako eraikuntzetan. Krisi ekonomikoa dago eta abatetxearen gainbehera ematen da.

XVII. eta XVIII. mendeak

1622an San Mauro-ren kongregazio heterodoxoak kokapena berpizkundetu egiten du bere bereraikuntzeei esker, ondorio bezala erromesaldiak berriz zuzpertzen direlarik. Alkimiaren eta aurrerapen zientifikoen inguruko talde esoterikoetako kideak hemen elkartzen dira. Elizako kontserbadoreen aholkuz, Frantziako errege etxeak lekua abandonatu egiten du. Serora edo monja dozenaren bat eta erdi hondatutako eraikuntza batzuk besterik ez dira gelditzen.

Abatetxearen presondegiak

1791an, Frantziar Iraultza dela eta, azken benediktarrek abatetxea bertan behera uzten dute. Orduan presondegiak eraiki eta 1793. urtetik aurrera, kleroaren konstituzio zibil berria ezeztatzen duten 300 apaiz han gartzelaratzen dira.

1794an telegrafo optikoaren gailua (Claude Chappe sistema) kanpandorrearen gailurrean ipintzen da, honela Mont Saint Michel Paris-Brest arteko telegrafo linearen bitartekari bihurtuko da.

1817an, presondegi administrazioak eginiriko berrikuntza ugariei erantzun moduan, Robert de Torigni-k eraikitako ostatuetxea erausi egingo dute.

1835an Viollet-le-Duc-ek mendia bisitatzen du.

Sozialista batzuen atxiloketa ondoren (Martín Bernard, Barbès eta Louis Auguste Blanqui), zenbait artistek, artean Víctor Hugo dagoelarik, abatetxe-presondegiaren aurkako salaketa burutzen dute.

Dekretu inperial baten bidez presondegia 1863an itxi egiten da.

Abateen zerrenda

  • 966-991 : Maynard I
  • 991-1009 : Maynard II
  • 1009-1017 : Hildebert I
  • 1017-1023 : Hildebert II
  • 1024-1031 : Almod
  • 1031-1033 : Théodoric
  • 1033-1048 : Suppo
  • 1048-1060 : Radulphe edo Raoul de Beaumont
  • 1063-1085 : Ranulphe edo Renaut de Bayeux
  • 1085-1102 : Roger I
  • 1106-1122 : Roger II
  • 1125-1131 : Richard de Mère
  • 1131-1149 : Bernard du Bec
  • 1149-1150 : Geoffroy
  • 1151-1153 : Richard de la Mouche, Robert Hardy
  • 1154-1186 : Robert de Torigni
  • 1186-1191 : Martin de Furmendi
  • 1191-1212 : Jourdain
  • 1212-1218 : Radulphe edo Raoul des Îles
  • 1218-1223 : Thomas des Chambres
  • 1225-1236 : Raoul de Villedieu
  • 1236-1264 : Richard Turstin
  • 1264-1271 : Nicolas Alexandre
  • 1271-1279 : Nicolas Famigot
  • 1279-1298 : Jean Le Faë
  • 1299-1314 : Guillaume du Château
  • 1314-1334 : Jean de la Porte
  • 1334-1362 : Nicolas le Vitrier
  • 1363-1386 : Geoffroy de Servon
  • 1386-1410 : Pierre le Roy
  • 1410-1444 : Robert Jolivet
  • 1444-1483 : Guillaume d'Estouteville
  • 1483-1499 : André Laure
  • 1499-1510 : Guillaume de Lamps
  • 1510-1513 : Guérin Laure
  • 1515-1523 : Jean de Lamps
  • 1524-1543 : Jean le Veneur
  • 1543-1558 : Jacques d'Annebault
  • 1558-1570 : François Le Roux d'Anort
  • 1570-1587 : Arthur de Cossé-Brissac
  • 1588-1615 : François de Joyeuse
  • 1615-1641 : Henri de Lorraine, duca di Guise
  • 1641-1643 : Ruzé d'Effiat
  • 1644-1670 : Jacques de Souvré
  • 1670-1703 : Étienne Texier d'Hautefeuille
  • 1703-1718 : Karq de Bebambourg
  • 1721-1799 : Charles Maurice de Broglie
  • 1766-1769 : Étienne-Charles de Loménie de Brienne
  • 1788 : Louis-Joseph de Montmorency-Laval

Kanpo loturak

Шаблон:Commons

Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
David
6 July 2016
One of the most impressively beautiful building of the middle age. In a perfect condition. Walk from the beach to the top of the monument. You get there from the parking place via a free bus shuttle.
UMDAlumniAssociation
31 July 2014
Day 7 - Leaving little wonder why this UNESCO World Heritage site is considered a Wonder of the Western World. The first church built in the 8th century, the island served as monastery & fortress
Sveti
11 February 2018
Excellent place to spend 24 hours. Medieval castle, beautiful sites of the Ocean and wonderful views. It took us a day, but I would spend a night there????
Mauro
30 September 2016
It's a long drive from Paris, but this place is incredible. I recommend staying in Normandy. Apparently there are hotels in the island. Check the tide table. They say that watching the tide is nice.
Anna Greben
25 April 2017
Really incredible place ! Nice view of ocean ???? ! Interesting narrow streets ! But too commercial ! Shops and people are everywhere ! To be honest I liked La Cite de Carcassone much more !
Andrew Trotman
1 July 2015
Amazingly scenic and history. Very geographically unique. Many culinary delights, such as the seafood, lamb, omelettes, and caramel.
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Terrasses Poulard Hotel

hasita $166

Mere Poulard

hasita $174

Auberge Saint Pierre

hasita $257

Hôtel la Croix Blanche

hasita $286

La Vieille Auberge

hasita $164

Mouton Blanc Hotel

hasita $198

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Manoir de Brion

The Manoir de Brion, also known as the Château de Brion, is a former

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Combourgeko gaztelua

Combourgeko gaztelua (bretainieraz: Kastell Komborn,

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Great Aquarium Saint-Malo

The Great Aquarium – Saint-Malo is an aquarium in Saint-Malo, F

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Rance Tidal Power Station

The Rance Tidal Power Station is the world's first tidal power

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Solidor dorrea

Solidor dorrea (bretainieraz: Tour Solidor, frantsesez: Tour

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Château de Regnéville

The Château de Regnéville is a ruined 14th century castle in the c

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Dinango gaztelua

Dinango gaztelua (bretainieraz: Kastell Dinan, frantsesez:

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Coutances Cathedral

Coutances Cathedral (French: Cathédrale Notre-Dame de Coutances) is a

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Fontenayko abadia

Fontenayko abadia (frantsesez Abbaye de Fontenay) Côte-d'Orreko

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
San Galoren abadia

San Galoren abadia (alemanez: Abtei St. Gallen) Suitzako Sankt

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Vézelayko abadia

Vézelayko abadia edo Santa Mariaren basilika (frantsesez Basilique

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Lorscheko abadia

Lorscheko abadia eta monasterioa (alemanez: Reichsabtei Lorsch,

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Abbey library of Saint Gall

The Abbey Library of Saint Gall was founded by Saint Othmar, the

Ikusi antzeko leku guztiak