Fort Jesus (portugesez: Forte Jesus de Mombaça) portugaldarrek, errege Filipe I.aren (Filipe II.a Espainiakoa) aginduz, 1593 eta 1596 artean Mombasan (gaur egun Kenya) eraikitako gotorlekua da. Honen helburua Mombasako portua babestea zen, Indiarako bideko geldileku garrantzisua baitzen. Arkitektoa Giovanni Battista Cairati milandarra izan zen. XVI. mendeko portugaldar gotorgune militar aipagarrienetako eta hobekien kontserbatuetako bat da. Airetik ikusita gizaki baten forma du.
1969tik Monumentu Nazionala da eta 2011n UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.