Méridako anfiteatroa Espainiako Extremadura autonomia erkidegoko Badajozko probintzian dagoen Mérida udalerrian kokatzen den erromatar anfiteatro bat da.
Eraikin honek beste batzuekin batera Méridako arkeologia multzoa osatzen du.
K. a. 8. urtean inauguratu zen. Bertan gladiadoreen arteko borrokak ospatu ohi zirelarik. Gaur egun bertan antzerki ekitaldiak eta musika emanaldiak ospatu ohi dira.
Eraikinak elipse itxura du, 126 metroko ardatz nagusi bat eta 102 metroko ardatz txikiago bat du. Aldiz, barnealdeko hondarguneak luzez 64 metro eta zabaleraz 41 metro ditu.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |