Melkeko abadia, alemanez: Stift Melk, Austriako Melk udalerrian dagoen beneditar abadia bat da, Austria Beherean. Amildegi harkaiztsu batean dago, Danubio ibaia eta Wachau haranaren gain.
1089an Leopold II.a Babenbergoak beneditar fraideei bere gazteluetako bat eman zienean sortua izan zen. XII. mendean eskola bat sortu eta berehala bere liburutegiak ospe handia bereganatu zuen, bertan zegoen eskuizkribu bilduma zabala zela eta. Era berean, monasterioa eskuizkribuen ekoizpenean erreferente bilakatu zen. XV. mendean abadia Melkeko erreforma delakoaren gunea bihurtu zen, mugimendu honek Austriako eta hegoaldeko Alemaniako monasterioak biziberritu zituen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |