Marble Arch, euskaraz Marmolezko Arkua, Erresuma Batuko Londres hiriburuan dagoen garaipen arku bat da. 1817an John Nash arkitektoak diseinatu eta eraikiarazi zuen, Buckingham jauregiaren ohorezko sarbidea izan zedin. Carrarako marmolez eraikia dago.
Hyde Parkeko Speaker's Cornerretik hurbil dago, Oxford Street kalearen mendebaldeko muturrean.