Maison Carrée tenplu erromatar ospetsuenaren izena da, Nîmes (Frantzia) hirian kokatua eta Erromatar Inperiotik geratu den hoberenetakoa. Izenak Etxe Karratua esan nahi du, duen itxuragatik.
K. a. 19 - K. a. 16 urteen bitartean eraiki zen Marko Agriparen aginduz, Erromako panteoi bezala. Haren bi semeei, Gaio eta Luzio, dedikatu zien. Erdi Aroan jatorrizko inskripzioa kendu zuten. Edonola ere, Jean-François Séguier irakurtzeko gai izan zen 1758an, geratzen ziren zuloei esker. Inskripzioaren itzulpena honakoa da: "Kontsul Gaio Zesarri, Augustoren semeari; Kontsul Luzio Zesarri, Augustoren semeari; gaztaroko printzeak."