Machu Picchu (ketxuazko machu pikchu, "tontor zahar") kolonaurreko gune arkeologiko inka da, 2.430 metrora kokatua. XV. mendean harriz eraikitako llaqta bat da, Andeetako herrixka inka zahar bat. Llaqta hau Machu Picchu eta Huayna Picchu mendiak lotzen dituen harrizko muinoan kokatzen da, Erdi Andeetako mendebalde aldean isurialdean, Peru hegoaldean.
Hurbilen dagoen hiri garrantzitsuena Cusco da, oraingo eskualdearen hiriburua eta Inken hiriburu zaharra, handik 130 kilometrora kokatuta dagoena. Santutegi historikoa galzorian dauden espezie biologikoak babesten ditu eta inka kokaleku ugari, haien artean, Machu Picchu nagusi delarik.
XVI. mende erdiko dokumentuen arabera, Machu Picchu Pachacutec delakoaren (lehenengo enperadore inka, 1438-1470) atsedenerako egoitza bat izan zen. Dena den, bertako beste eraikin batzuek eta atari nagusiak ageriko elizkizunetarako daukan formak, santutegi gisa erabiliko zutela erakutsiko lukete. Bi erabilerak, jauregi eta santutegiarena, ez ziren bateragarriak izango. Aditu batzuek baztertu omen dute, ordea, erabilera militarra, eta ondorioz, “gotorleku” edo “zitadela” hitzak baztertuak izan litezke.
Machu Picchu, era berean, arkitektura eta ingeniaritza maisulantzat jotzen da. Beren ezaugarri bere paisaia eta arkitektura ezaugarriek, eta haren inguruan argitaratutako literatura lan gehienek sortu duten misterio itzala planetaren turismo-jomuga ezagunetariko bat bihurtu dute. Arkeologia gunera ailegatzea, hartara heltzen diren Inka Bideetatik zein Hiram Bingham errepidea erabilita (Machu Picchuren mendixkara igotzen dena Puente Ruinas geltokitik, arroilaren hondoan kokatuta) da posible soil-soilik.
Machu Picchu Unescoren Gizateriaren Ondare zerrendan dago 1983tik, "Machu Picchu Santutegi Historiko" izeneko gune ekologiko eta kulturalaren barnean. 2007ko uztailaren 7an Munduko Zazpi Mirari Berrietako bat izendatu zuten, Lisboan (Portugalen) antolatutako ekitaldi batean, mundu osoko ehun milioi hautesleen bitartez.