Los Angelesko katedral katolikoa

Los Angelesko Gure Andre Mariaren katedrala, (ingelesez: Cathedral of Our Lady of the Angels) bestela ere COLA ingelesezko siglarekin edo Los Angelesko katedrala bezala ezaguna, Eliza katolikoak Los Angelesen duen katedrala da, Kalifornian, AEBetan. Rafael Moneo arkitekto nafarrak diseinatu zuen. 2002an ireki zen, eta berau da Los Angelesko artxibarrutiko eliza nagusia, , baita José Horacio Gómez artzapezpikuaren egoitza ere.

Katedral berriak ordezkatu zuen Santa Vivianaren katedral zaharragoa eta txikiagoa, zeinak 1994an kalte handiak jaso baitzituen Northrigeko lurrikaran. Roger Mahony kardinalaren agindupean hasi zen eraikitzen 1998an; ireki, berriz, 2002ko irailean egin zen. Katedral berriaren diseinuak eta gainkostuak sekulako eztabaidak eragin zituzten. Baita katedral azpian kripta bat eraikitzeko erabakiak ere.

Katedralak 23.000 m²ko eremu bat betetzen du, Temple eta Grand Avenue artean, Los Angelesko erdigunean, 101 autobidearen ondoan. Hamabi solairu ditu, eta bertan sar daitezke 3.000 erromes. Katedralaren inguruan lorategiak eta ur-jauziak daude. Hitzaldi areto bat dauka, gotzainentzako egoitza, eta beste bat Roger Mahony kardinalarentzat. Los Angelesko Gure Andre Mariaren katedrala da gunerik inportanteena Los Angelesko artxibarrutiko bost milioi katolikoentzat.

Diseinua

Los Angelesko katedral katolikoa Rafael Moneo arkitekto nafarrak diseinatu zuen, berau Pritzker sariduna. bertan arkitektura posmodernoaren elementuak erabilita. Elizak eta Katedraleko guneak zenbait angelu zorrotz eta kamuts erakusten dituzte, angelu zuzenak baztertuta. Gaur egungo estatuek eta altzariek dekoratzen dute gunea. Horien artean nabarmentzen dira brontzezko ateak eta estatua bat Ama Birjina izenekoa, denak sarreran eta Robert Graham-ek diseinatuak.

Elizaz gain, katedralaren guneak bere baitan ditu mausoleoa, opari denda, kafetegia, hitzaldi aretoa eta elizgizonen egoitzak. Mausoleoan, bestalde, berau katedralaren azpian, hilobiratuta daude hainbat gozain eta artzapezpiku, Santa Vivianaren erlikiak eta zenbait laiko famatu, hala nola Gregory Peck aktore ohi famatua.

Historia

Amaitu zenetik, 1876an, Santa Vivianaren katedrala Los Angelesko katedrala izan zen. Bukatu bezain laster, aldiz, diozesia konturatu zen kalitate eskaseko eraikina zela, eta txikiegia Los Angelesko populazioarentzat, izugarri hazten ari baitzen. 1904an Thomas James Conaty artzapezpikuak Vatikanoaren baimena jaso zuen katedral berria eraikitzeko, Guadalupeko Gure Ama Birjinaren omenez, eta lurrak erosi zituen helburua betetzeko. Hala ere, 1907ko krisi ekonomikoak ezerezean utzi zuen asmo hura. Katedral berriaren ordez, parrokia bat eraiki zen lur haietan. 1940an beste asmo bat plazaratu zen, katedral berria egiteko Wilshire Boulevarden, 3.000 pertsona hartuko zituena. 1945ean Vatikanoak onartu zuen katedrala izendatzea “Los Angelesko Gure Andre Mariaren katedrala”. Hala ere, James Francis McIntyre artzapezpikuak zuzendu zituen ordura arte katedral berria eraikitzeko jasotako diruak, elizak eta eskolak egitera.

1994an Northridge lurrikarak izugarri kaltetu zuen Santa Vivianaren katedrala, eta itxi behar izan zen, segurtasunagatik. 1995ean katedral berria egiteko asmoa kaleratu zen, katedral zaharra eraitsita. Horrek liskar luzea eragin zuen auzitegietan artxibarrutiaren eta kontserbazionisten artean, zeinek argudiatu zuten katedral zaharra mugarri bat zela hiriaren barruan, eta hori zela-eta, txertatu behar zela berrian, edo bestela preserbatu. Artxibarrutiak erantzun zuen katedral zaharra zaharberritzeak balioko zuela 18 eta 20 milioi dolar artean, inork emango ez lukeen kopuru bat.

Lege-liskarrak eraman zuen artxibarrutia katedral berria beste lur batzuetan eraikitzera. 1996ko abenduan, artxibarrutiak jakinarazi zuen 2,3 hektarea lur erosi zizkiola Los Angelesko konderriari Temple kalearen eta Hollywood autobidearen artean, 10,85 milioi dolar ordainduta. Halaber, artxibarrutiak erabaki zuen atxikitzea “Los Angelesko Gure Andre Mariaren katedrala” izenari, Vatikanoak 1940an onartua. Hasierako proiektuak 150 milioi dolarreko aurrekontua zuen, baina azkenean igo zen 189,7 milioi dolarrera. Eraikitze-lanak hasi ziren 1998an, eta amaitu ziren 2002ko irailean. Bitartean, Tom Gilmore eta Richard Weintraub sustatzaileek katedral zaharra zaharberritu zuten, 6 milioi dolarreko kostoarekin, eta gertakizun-zentro bihurtu zuten.

2002ko irailaren 2an kontsakratu zen Los Angelesko Gure Andre Mariaren katedrala, eta inaugurazio-mezan parte hartu zuten 500 abade, gotzain eta kardinal baino gehiagok.

Kritikak

Roger Mahony kardinalaren erabakiak, Los Angelesko katedrala eraikitzekoa halako arkitektura modernoa erabilita, kritika latzak eragin zituen. Askoren iritziz, halako eliza handi eta garestia ez zen beharrezkorik, eta diru hura erabil zitekeen beste proiektu sozialetan. Haien ustez, inguruko elizek bete zitzaketen katedral berriaren funtzioak, kosto dezente txikiagorekin. Orobat, proiektu berriak kritikak jaso zituen, haren arkitektura aldentzen zelako Kaliforniako misio historikoen arkitektura-estilo eta estetikatik. Haien ustez, gainera, proiektu berriaren ikonografiarik ezak ez zuen ispilatzen Kristautasunaren izpiritua.

Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Los Angeles
1 August 2013
One of LA’s most innovative buildings and the largest Catholic cathedral in the country, it inspires visitors with its warm, inviting interior, perfect for introspection.
André Queiroz
20 September 2013
There are free guided walking tours on weekdays at 1 PM starting at the entrance fountain. And don't miss the weekly concerts every Wednesday at 12:45, when the huge organ is played.
Otis College of Art and Design
In 2002, Spanish architect Rafael Moneo designed this oasis for worship. Though it straddles a freeway, visitors find peace and quiet within. Go during a mass to experience the amazing acoustics.
Justin Ordoveza
16 November 2014
The Sunday mass times:8:00;10:00am English and 12:30pm in Spanish. Weekday schedule 7:00am and 12:10pm.
Katherine M.
12 September 2016
A 2002 Postmodernist landmark designed by Rafael Moneo. Note the "concrete edifice adorned with religious iconography" and the "contemporary statue" of Mary. –Will Jones, How to Read Modern Buildings
Jason Amansec
7 March 2016
This is the heart of the Los Angeles Archdiocese, the largest diocese in America. Fitting that's it's also the largest cathedral in the nation.
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com
8.8/10
Ekaterina Mikheeva, Nadya Popova eta 206,572 jende gehiago egon da hemen
Mapa
Cathedral of Our Lady of the Angels, Los Angeles, CA 90012, Estatu Batuak Eskuratu jarraibideak
Wed-Thu 11:00 AM–2:00 PM
Fri 11:00 AM–7:00 PM
Sat 8:00 AM–7:00 PM
Sun 7:00 AM–6:00 PM
Mon 11:00 AM–4:00 PM

Cathedral of Our Lady of the Angels on Foursquare

Los Angelesko katedral katolikoa on Facebook

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Omni Los Angeles at California Plaza

hasita $245

Hollywood and Highland Apartment

hasita $219

Doubletree by Hilton Los Angeles Downtown Hotel

hasita $277

DTLA 1 Bedroom Apartment with Roof Access

hasita $147

Miyako Hotel Los Angeles

hasita $189

Metro Plaza Hotel

hasita $139

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Ahmanson Theatre

The Ahmanson Theatre is one of the four main venues that comprise the

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Walt Disney Concert Hall

Walt Disney.

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Chinese American Museum

The Chinese American Museum (Chinese: ; abbreviated CAM) is a

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Bradbury Building

The Bradbury Building is an architectural landmark in Los Angeles,

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Angels Flight

Angels Flight (or Angel's Flight) is a landmark,

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Staples Center

SAP Center

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Los Angeles Alligator Farm

The Los Angeles Alligator Farm, located next door to the Los Angeles

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
California Science Center

The California Science Center (sometimes spelled California

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Basilica of Our Lady of Nazareth of Exile

The Basilica of Our Lady of Nazareth of Exile (Portuguese: Basílica

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Sevillako katedrala

Sevillako katedrala edo Santa María de la Sedeko katedrala Sevillan

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Cathedral of Maringá

Catedral Basílica Menor Nossa Senhora da Glória (or simply Catedral d

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Salamancako katedral zaharra

Santa Mariaren katedral zaharra (gaztelaniaz Catedral Vieja de Santa

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Cathedral Basilica of Salvador

The Cathedral Basilica of Salvador (Catedral Basílica de Salvador),

Ikusi antzeko leku guztiak