Londresko dorrea (ingelesez Tower of London, ofizialki Her Majesty's Royal Palace and Fortress da, euskaraz Bere Maiestatearen Errege Jauregia eta Gotorlekua) Erresuma Batuko Ingalaterra herrialdeko hiriburuan den Londres hirian kokatzen den gaztelua da. Hiriko Central London eremuan kokatzen da, Tamesis ibaiaren iparraldeko ibarrean.
1066an Ingalaterrako normandar konkistarekin bat eraiki zen. Gaztelu osoari izena ematen zion Dorre Zuria 1078an Gilen I.a Konkistatzaileak eraiki zuen, Londresen elite berriaren zapalkuntza ikur bilakatu zelarik. Gutxienez 1100 urtetik aurrera espetxe gisa erabili zen.
Denera, Dorrea defentsa harresiz eta luebaki batez osatutako bi eraztun kontzentrikoen barnean dauden hainbat eraikinek osatzen dute. Gaztelua hainbat fasetan handiagotu zen, batez ere XII. eta mendeetan, Rikardo I.a Lehoibihotza, Henrike III.a eta Eduardo I.aren erregealdietan batik-bat. Nahiz eta ondorengo mendeetan zehar bertan gertakizun eta jarduera ugari egon izan, XIII. mendeko egitura gaur egun arte mantendu da.
1485. urtetik aurrera Beefeater deituriko zaindari ospetsuek zaindu izan ohi dute.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |