Lincoln Memorial da Estatu Batuetako 16. presidente Abraham Lincoln-en omenezko oroitzapen-monumentu bat, Washingtoneko National Mall deritzon pasealekuaren mutur batean kokatua.
Eraikina 1922an inauguratu zen, eta estilo doriarreko tenplu greko baten itxura dauka. Barnealdean, Abraham Lincoln eserita irudikatzen duen estatua handi bat agertzen du, eta Lincoln-en bi hitzaldi ospetsuren idazkunak hormetan irarrita erakusten ditu.
Lincoln Memorial elkarretaratze askoren gertalekua izan da, eta, besteak beste, bertatik egin zuen Martin Luther King-ek bere "I Have A Dream" hitzaldi mitikoa, 1963ko abuztuaren 28an eginiko sona handiko Washingtonerako martxan.
Eraikinaren arkitektoa Henry Bacon izan zen, eta Lincoln-en estatuaren egilea, Daniel Chester French. Barnealdeko hormirudiak Jules Guerin-ek margotu zituen.