Leninen mausoleoa (errusieraz Мавзоле́й Ле́нина, Mavzoléy Lénina), baita Leninen hilobia izenez ere ezaguna, Errusiako Mosku hiriburuko Plaza Gorrian dagoen mausoleo bat da, bertan 1924 urteaz geroztik Vladimir Leninen gorpu baltsamatua ikusgai dago.
Mausoleoa Aleksei Shchusev arkitektoak diseinatu zuen eta 1930ean eraikitzetik amaiyu zen. 1953an Iosif Stalin hil zenean ere bere balsamatutako gorpua Leninenaren alboan jarri zen, baina 1963ko urriaren 31an, eta Desestalinizazio kanpainian, Stalinen gorpua bertatik kendu eta Kremlingo harresiaren kanpoaldean lurperatua izan zen, mausoleoaren atzealdean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |