Lambeth zubia, ingelesez: Lambeth Bridge, Erresuma Batuko Londres hiriburuan dagoen zubi bat da, eta Tamesis ibaia zeharkatzen du. Westminster zubia eta Vauxhall zubiaren artean dago.
252,4 metro luze ditu. 1862an lehenbiziko zubia eraiki zen eta 1932an gaur egungoa.
Lambeth barrutia eta Westminster Hiria elkarlotzen ditu.