Santa Maria La Rábidako monasterioa, Espainiako Andaluzia autonomia erkidegoko Palos de la Frontera udalerrian dagoen frantziskotar monasterio bat da, Huelvako probintzian.
XIV-XV. mendeetan gotiko-mudejar estiloan eraiki zen. Bertan, Daniel Vázquez Díaz margolariaren freskoak ikusgai daude.
Usadioaren arabera, Kristobal Kolon itsasgizonak Amerikara burututako lehen bidaia aurretik monasterio honetan ostatu hartu omen zuen.