Kyotoko Dorrea (京都タワー Kyōto-tawā) Kyotoko Shimogyō-ku auzoan dagoen dorre bat da. Aurrean Kyotoko Geltokia dauka.
Dorrearen egitura azpian daukan eraikinaren teilatuan hasten da. Altzairuko orratzak 131 metrotako garaiera du. 100 metrotako altueran obserbazio gela bat dauka, 500 pertsona sartzen direna, eta bertatik Higashiyama eta Arashiyama mendiak ikusten dira, egun argietan Osaka ere ikus daitezke.
Azpian Kyoto Tower Hotela dago, hiru izarretakoa. 9 solairu ditu eraikinak eta bosgarren solairutik gora da hotela.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |